Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Haurren igeriketa ikastaroetan aurre-izenematea

Datorren 2022-23 ikasturterako haurren igeriketa ikastaroetan aurre-izenematea egiteko, zerrendak uztailaren 18an zabalduko dira

2022·07·16

Bi zerrenda egongo dira haurraren mailaren arabera:

  1. 0 maila: esperientziarik ez dutenak
  2. Jarraipenekoak: aurretiko esperientzia dutenak

Haurraren mailaren arabera, zerrenda batean ala bestean apuntatu ahalko da, baina inoiz ez bi zerrendetan batera.

Aurre-izenematea egiteko, kiroldegiko bulegoan presentzialki egin ahalko da. Kiroldegiko abonatuen kasuan (familia abonua), aurre-izenematea online zerbitzuaren bitartez ere egin ahalko da tramiteak.buruntzaldea.eus helbidean.

Aurretiko izen-emateetarako ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00 – 13:00 (presentzialki eta online ordutegi hau bera izango da).

Zerrenda, izen-emateen hurrenkeran osatuko da. Abuztuaren 22tik aurrera, igeriketa taldeak osatzen hasiko dira telefonoz kontaktuan jarriz. OSO GARRANTZITSUA TELEFONOARI ADI EGOTEA data honetatik aurrera.

Informazio gehiagorako 943376182 zenbakira deitu edo gerturatu Maialen Chourraut Kiroldegiko harrerara 7:00-12:30 eta 16:00-21:30 ordutegian.