Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Haur-parkeak berriz ireki dira, aforoa mugatuta, eta kontuz ibiltzeko eskatzen da
“Normaltasun berria” iristearekin batera, Udalak haur-parkeak ireki ditu, eta osasun-agintarien arauei jarraituz erabiltzeko eskatzen die herritarrei.
2020·06·20
Eusko Jaurlaritzaren dekretuak ezartzen duenaren arabera, haur-parkeak aforoa 4 metro karratu bakoitzeko pertsona batera mugatuta irekiko dira. Horregatik, Udala kartelak jartzen ari da haur-parke bakoitzean, baimendutako gehieneko aforoa adieraziz.
Udalak erantzukizuna eskatzen die erabiltzaileei, eta gogorarazten du beharrezkoa dela distantziak mantentzea eta hori ezinezkoa bada maskara erabiltzea.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu