Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Haur antzerkia: Txepeldunak

calendario NOIZ 2026
Ekainaren 6an
• 17:00
idioma HIZKUNTZA Euskara
entradas SARRERAK 4,1 € Aurretik erosketa online

Partida bat galdu duen haurra triste dago: pilotarekin haserre dago baina pixkana adiskidetzen joango da. Berak beti irabazi egin nahi du, eta beste kirol guztiak kakaren pare jartzen ditu. Pixkanaka ikasiko du, ordea, beste jolas askok lekua dutela kalean, eskolako patioan… eta lehia ez dela beti beharrezkoa. Edozein kiroletan denak izan daitezkela irabazle, publikoa barne, ondo pasa dutelako.

Etorkizuneko gizarte solidarioagoa eta konprometituagoa eraikitzeko nahia lantzen da, indibidualismotik kolektibora jauzia eginez: irabazi-galdu, ona-txarra, lehia-jolasa, erori-altxa, norbera-bestea, laguntasuna, taldea, bestearekiko errespetua, zaintza… Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide eszeniko tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari honetan.

Jolas guztiek dute lekua eskolako patioan ...... eta lehia ez da beti beharrezkoa.

 

Dokumentua deskargatu

Dossierra [pdf]

Kartela