Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hasieran onetsi da Lasarte-Oria eta Donostiako udalerriak Bateragarri egiteko Plana Urbanizatzeko Jarduketa Programa

Bi mila eta hogeita bateko urriaren hemeretzian Alkatetzak emandako 2158/2021 Dekretuaren bidez, hasieran onetsi da Lasarte-Oria eta Donostiako udalerriak Bateragarri egiteko Plana Urbanizatzeko Jarduketa Programa, Lasarte-Oriako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako «A33 Teresategi» eta «II» eremuei eta Donostiako HAPOko bide-sistema orokorrari buruzkoa, ondorengo baldintzekin.

2021·11·02

  • Sustatzaileak urbanizazioaren kostu estimatuaren (34.984,00 €) % 1eko bermea eratu beharko du, administrazio kontratazioaren arloko legeriak onartutako edozein modutan.
  • JUPa behin betiko onartzeko, haren testu bategina aurkeztu beharko da, Donostiako eta Lasarte-Oriako udaletako udal teknikariek egindako ondorengo txostenetan jasotako baldintzak jasoko dituena:
    • Lasarte-Oriako Udaleko udal arkitektoaren txostena, 2021eko maiatzaren 19koa.
    • Lasarte-Oriako Udaleko Zerbitzu Publikoetako buruaren txostena, 2021eko maiatzaren 3koa.
    • Donostiako Udaleko Hirigintza Jasangarriaren Zuzendaritzako Goi Teknikari Juridiko Urbanistaren txostena, 2021eko urtarrilaren 28koa.
    • Donostiako Udaleko Hiri gin tza Jasangarriaren Zuzendaritzako Kudeaketa Ekonomiko, Balorazio eta Aurrekontuen buruaren txostena, 2021eko maiatzaren 10ekoa.
    • Donostiako Udaleko Hirigintza Jasangarriaren Zuzendaritzako Antolamendu eta Eraikuntzako Arkitektoaren txostena, 2021eko irailaren 9koa.

Honen bidez, dokumentu hori jendaurrean jartzea, hogei eguneko epean, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta lurralde historikoan gehien zabaltzen den egunkarietako batean argitaratuko den iragarki baten bidez. Iragarki hori udaletxeko ediktu-oholean eta web-orrian jarriko da, eta interesdunei zuzenean jakinaraziko zaie, aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin ahal izateko.

Urbanizatzeko Jarduketa Programaren eduki osoa Udalaren Hirigintza Sailean egongo da jendearen eskura, eta udalaren webgunean argitaratuko da.

Programaren edukiaren laburpena honako hau da:

* Eremuaren identifikazioa: AAI33 jarduketa integratua. Lasarte- Oriako eta Donostiako udalerrien Bateragarritasun Planaren Teresategi, Lasarte-Oriako Plangintzako Arau Subsidiarioetako «A33 Teresategi» eremuari eta «AÑ Errekalde (II)» eta Donostiako HAPOko bide-sistema orokorrari buruzkoa.

  • * Lurzoruaren sailkapena: hiri-lurzorua.
  • * Egikari tze-unitateak: bakarra.
  • * Jarduteko araubidea: ekimen pribatua.
  • * Jarduteko sistema:
    • Unitate integratua, Hi tzar mena.
    • Lursailak desjabetzea bide-sistema orokorrerako, jarduketa integratuko eremuaren kontura.
    • Lurzoru pribatuetan urbanizazioa hobetzeko eskuhartzeak: aldi baterako okupazioa.
  • Sustatzailea: Iturrioz Eraikuntzak.
  • Ekitatezko banaketa proposatzeko epeak:
    • Gehienez ere hiru hilabeteko epea, JUPa behin betiko onartzen denetik, hitzarmen-hitzarmena aurkezteko.
    • Hitzarmen-hitzarmena behin betiko onar tzen denetik hilabeteko epean Hitzarmen Batzordea eratzea.
    • Gehienez ere 3 hilabeteko epea, Hi tzar men Batzordea eratzen denetik, Birpartzelazio Proiektua aurkezteko.
  • Urbanizazio eta eraikuntza-obrak egiteko epeak:
    • 6 hilabeteko epea, gehienez ere, JUPa behin betiko onartzen denetik, urbanizazio-proiektua aurkezteko.
    • Gehienez ere 3 hilabeteko epea, Hitzarmen Batzordea eratzen denetik, desjabetze-proiektua aurkezteko.
    • Urbanizazioa gauzatzeko faseak eta horietarako epeak. Hiru urbanizazio-fase ezarri dira:
      • Lehenengo fasea: 8 hilabete.
      • Bigarren fasea: 12 hilabete.
Hirugarren fasea 4 hilabete.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.