Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hasi da Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana egiteko II. fasea

Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren (HMJP) bigarren fase hau talde politikoei aurretiazko bertsioa aurkeztuta hasi da, eta martxoaren 31n, 18: 00etan, Mercero aretoan herritarrei zuzendutako saio batekin.

2022·03·24

Idazle-taldeak atariko dokumentu bat egin du, 1. fasean egindako analisi eta diagnostiko partekatuaren emaitza hain zuzen. Orain, udala osatzen duten alderdi politikoek proposamenak eztabaidatu eta aztertuko dituzte, martxoaren 31n egingo den ezohiko batzorde batean.

Egun horretan bertan, arratsaldean, Mercero guneko hitzaldi-aretoan saio parte-hartzaile bat egingo da, herritar guztiei zuzendua, 18:00etan. Lasarte-Oriako Udalak dokumentua kontsultatzeko eta bilkuran parte hartzeko deia egin die herritarrei.

 

Kontsultatu atariko dokumentua

HMJPren Ekintza Plana [pdf]

 

Lasarte-Oriako Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP), Udalak martxan dituen politikak planifikatzeko tresna da. Honen helburuak integrazio, partaidetza eta ebaluazio printzipioekin bat datozen etorkizuneko estrategiak zehaztea, desplazamenduak burutzeko modu jasangarrienak sustatzea (oinez, bizikletaz eta garraio publikoan), gizarte kohesioa eta ingurumenaren defendatzea, eta udalerrian bizi, lan egin edo bere aktibitatea garatzen dutenen bizi kalitate hobea bermatzea dira.

Mugikortasun Planaren barruko parte-hartzeak ekintzarako bide bat irekitzen du: aukera ematen die herritarrei eta erakundeei beren lehentasunak adierazteko eta mugikortasuna hobetzeko eta udalerrian jasangarritasunerantz aurrera egiteko jarduerak antolatzeko.

Hiri-mugikortasuneko plan bat egitean parte-hartze publikoa izatea ezinbestekoa da plana eraginkorra izan dadin, kalearen errealitatearekin harremanetan egoteko modu bat baita. Gainera, beharrezkoa da herritarrak konbentzitzea garraiobide jasangarrienak egokienak direla ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik egiten diren desplazamendu gehienetarako. Ibilgailu pribatua erabiltzeak kostu kolektibo handia du eta jendeari erakutsi behar zaio (kutsadura, espazio publikoaren kontsumoa, etab.). eta herritarrak errealitate horretan hezi behar dira.

Desplazamenduak egiteko modu bakoitzean udalerriak duen mugikortasunari buruzko diagnostikoa egin eta ondoren, eta udalak eta herritarrek balioztatu ondoren, HMJParen Ekintza Planean aurkeztutako proposamenen bideragarritasuna aztertzeko unea da.

Saio honen helburu nagusia da Lasarte-Oriako Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planerako behin betiko proposamenak prestatzeko bidean udalerriaren mugikortasunean funtsezko zeregina duten eragile guztiak inplikatzea.

Plana prestatzeko faseak

II. FASEA: Ekintza-Plana

  • Jarduera-proposamenak, programa eta azken adierazleak

Ekintza-Planak helburu espezifikoak eta proposatutako programa zehatzak garatzeko ildo estrategikoak zehaztuko ditu, eta proposatutako jardueren inbertsioko eta mantentze/ustiapeneko kostua finkatuko ditu, proposamenak onargarriak diren ala ez baloratu ahal izateko.

III. FASEA: Tramitazioa

  • Dokumentuaren tramitazioa. Tramiteak eta aldaketak.

Hiri-Mugikortasun Jasangarrirako Planaren

Hirietako gaur egungo mugikortasun-ohituren ezaugarria automobil pribatuaren erabilera handia eta harekiko dependentzia da, espazioaren eta energiaren kontsumo handi bat eraginez, eta horrek inpaktu negatiboa du ingurumenean eta hiri-kalitatean.

Lasarte-Orian hiri-hedapenak handitu egin ditu lurzoruaren erabilera nagusien arteko distantziak (etxebizitza, lana, merkataritza, zerbitzu publikoak), erabilera bakarrera bideratutako hiri-estrukturen mesedetan, lurraldearen zatiketa eta automobil partikularrarekiko dependentzia areagotuz herritarren beharrak asetzeko.

Udalak hainbat neurri ezarri ditu oinezkoen mugikortasunaren gainean —oinezko ibilbideak gaituz—, bizikleten mugikortasunaren gainean —bidegorriak ezarriz— eta garraio publikoaren gainean —hiribusa martxan jarriz—, eta irisgarritasun-plana garatu du, pertsonen mugikortasuna errazteko.

Hiri-mugikortasunaren jasangarritasunerako helburuak lortzeko, eta emisio gutxiko eta energia-kontsumo txikiagoko eredu baterantz aurrera egiteko, beharrezkoa da, gainera, mugikortasunaren gaur egungo joera aldatzea, banakako garraioa murrizteari lehentasuna emanez, sistema kolektiboen eta motorrik gabeko beste garraio-modu batzuen mesedetan, eta hazkunde ekonomikoa, gizarte-kohesioa, bide-segurtasuna eta ingurumenaren defentsa bateragarri egiten dituztenak garatuz, horrela herritarrei bizi-kalitate hobea bermatuz. Horrek, baina, beharrezkoa egiten du herritar guztien kontzientziazioa eta inplikazioa.

Lasarte-Oriako mugikortasunaren planifikazioaren printzipio nagusiak irisgarritasuna hobetzea eta garraioaren eragin negatiboak minimizatzea izango dira:

  • Ekoizpen-sistemaren lehiakortasuna hobetzeko garraio-eredu eraginkorrago bat eratuz.
  • Gizarte-integrazioa handituz, irisgarritasun unibertsalagoa emanez.
  • Herritarren bizi-kalitatea hobetuz.
  • Herritarren osasun-baldintzak arriskuan jarri gabe.
  • Desplazamenduetan segurtasun handiagoa emanez.
  • Mugikortasun-eredu iraunkorragoak ezarriz.

Bestalde, hainbat azterlanek erakusten dute emakumeen eta gizonen artean desberdintasunak daudela garraioko eta mugikortasuneko sistemen irismenari eta erabilerari dagokienez. Horrela, beharrezkoa gertatzen da generoaren ikuspegia txertatzea udalerriko garraioko eta mugikortasuneko sistemen diseinuan eta plangintzan.

Horregatik guztiagatik, hiri-mugikortasun jasangarrirako plan bat egitea tresna eraginkorra da udalerriko mugikortasunean eredu berri bat lortzeko, lehendik dauden plangintzako praktikak eta partaidetzaren eta ebaluazioaren printzipioak integratuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 20.000 €-ko diru-laguntza eman dio proiektuari.