Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Harrera herrikoia Maialen Chourrauti
2021·08·05
Agustín Valdivia alkatea, Harkaitz Millán kultura, gazteria eta kiroletako diputatuarekin, Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendariarekin eta udalbatzako kideekin batera, zain izan zituen udaletxe zaharreko sarreran, eta han egin zieten harrera Maialeni eta Xabierri, Erketz Dantza Taldeak eskainitako agur-dantzarekin.
Dantzarien jardunaldiaren ondoren, batzar-aretoan omenaldia egin zien Udalak, eta oroigarrizko zapiak eta lore-sortak eman zizkien.
Harkaitz Millánek eskerrak eman nahi izan zizkion Maialeni lortutako balentriarengatik, garrantzizko mugarria baita Gipuzkoako kirolari emakumezkoen historian. Domina hori lortzeari ere balioa eman nahi izan zion, zeren eta duen ikusgarritasunak lagundu egiten baitu neska-mutil gazteek ikus ahal dezaten kirolaren munduan askoz ere gehiago dagoela "kirol erregea" deitutakoaz gain.
Bestalde, Agustín Valdiviak esan zuen ohore bat eta harro sentitzekoa zela ikustea nola emakume lasarteoriatar batek, bere ahaleginarekin eta adorearekin, berriz ere domina olinpiko bat lortu duen.
"Maialen, benetako ispilu bat zara bertan islatzeko, erreferente bat gure gazteentzat. Zeren eta, dudarik gabe, gaur egun beharrezkoa gertatzen baita zu bezalako erreferenteak izatea arrakasta erraz eta berehalakoa nagusi duen gizarte honetan. Zu bezalako emakumeena, kirolean oraindik ere dirauten tik matxista sinestezinak gaindituz dena ematen baituzue eta gida moduan balio baituzue zuen eredua jarrai dezaten beste neska batzuek, eta ziur beste mutil batzuek ere" esan zuen Valdiviak.
Maialen, bestalde, oso eskertuta agertu zen omenaldiagatik, eta, batez ere lasarteoriatarrengandik beti jasotzen dituen animoengatik eta berotasunarengatik, ez bakarrik olinpiadetan edo lehiaketa-uneetan.
Dominari buruz, zioen Maialenek, asko gustatzen da eta oso berezia da. Eta behin baino gehiagotan adierazi duen moduan, oso banatua da, pusketatxoetan zatitzea gustatuko bailitzaioke. Eta, nola ez, Lasarte-Oriari ere bere zatitxoa ematea.
Batzar-aretoan omenaldia jaso ondoren, Maialen eta Xabier Udaletxeko balkoira irten ziren, Okendo aldera, eta eskertu egin zituzten jasotako babesa eta maitasun-erakustaldiak. Domina plazan bildutako pertsonei dedikatu zieten, eta haiek txalo handiz erantzun zieten protagonistei.