Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Guztion kontua da! kanpainaren ardatza txakurren pixa da

Udalak txakurren jabeak kontzientziatu nahi ditu hiri-altzari eta fatxadetan pixa garbitzearen garrantziari buruz. Kanpaina azaroaren 8an hasiko da eta Lasarte-Oriako auzoetan barrena ibiliko da.

2021·11·05

Lasarte-Oriako alkateak, Agustin Valdiviak, eta Zerbitzu Publikoetako zinegotziak, David Mateosek, aurkeztu dute kanpaina hau. Kanpainaren helburua da txakurren jabeak kontzientziatzea pixak hiri-altzarietan eta fatxadetan eragiten dituen kalteen inguruan.

Kanpaina hori FCCrekin egindako bide-garbiketako kontratuaren emaitza da, eta azaroaren 8tik abenduaren 3ra Lasarte-Oriako hainbat parketan barrena zabalduko da, maskotekin paseatzen dutenei informazioa eta opari txiki batzuk eskainiz.

2019an, kanpainaren ardatza gorotzak biltzea izan zen, eta herritarrak gai hori pixkanaka barneratuz joan dira. Aurten, berriz, hiri-altzariek (farolak, paperontziak, barandak) eta gure kale eta plazetako fatxadek jasaten duten kalteaz kontzientziatu nahi du kanpainak, txakurren pixak haien gainean korrosioa eragiten baitu.

Stand batek Lasarte-Oriako hainbat gune zeharkatuko ditu pixak sortzen dituen arazoei buruzko informazioa emateko, eta txakurren jabeak ura eta ozpina nahastera animatuko ditu, garbitzeko. Gune eta egun hauetan jarriko da standa:

  • Azaroaren 8tik 11ra, Askatasuna parkea
  • Azaroaren 12, 15 eta 16ean, Atsobakar parkea
  • Azaroaren 17tik 19ra, Zumaburuko Elizaren plaza
  • Azaroaren 22 eta 23an, Oztaran-Parapeto parkea,
  • Azaroaren 24tik 26ra, Brunet Parkea
  • Azaroaren 29 eta 30ean, Zabaleta (Basotxo plaza)
  • Abenduaren 1, 2 eta 3an, Euskotren geltokia

Kontzientziazio-kanpainari buruzko informazioaz gain, bi opari emango zaizkie bertaratzen diren pertsonei: botila bat, ozpina eta ura nahasteko, maskota paseoan ateratzen denean gainean eramateko, eta dir-dir egiten duen hezur itxurako giltzatakotxoa, txakurraren lepokoan jartzen dena gauean ikusteko.

Txakurrak lurraldekoiak dira. Beste animalia batzuei lurralde bat beraiena dela adierazteko, beren marka uzten dute, gernu kantitate txiki baten bidez. Horregatik, zuhaitzen, farolen eta abarren gainean pixa egiten dute paseatzen ari direnean.

Bere gernua oso korrosiboa da eta bide publikoko elementuak azkar hondatzea eragiten du; arazo horrek diru-kutxa publikoentzako kostu ekonomikoa dakar urtero garbiketan, altzari publikoak berritzean eta kalteak konpontzean.

Gernu korrosiboak zikindu egiten ditu, besteak beste, pareten beheko aldea atarietarako sarreretan, erakusleihoetatik gertuko eremuetan edo denda eta tabernetarako sarbideetan. Animaliarentzat bere lurraldea markatzeko ekintza naturala bada ere, bizilagunentzat eragozpena da, zikinkeria, usain eta osasungarritasun eza eragiten baititu.

Helburua animaliek hiri-altzarien edo eraikinetako fatxaden gainean pixa egitea saihestea da.

Lehenik eta behin, gure eraikinetako fatxada eta arkupeetatik eta altzarietatik aldentzen saiatu behar dugu, txorkoetan edo berdeguneetan pixa egin dezaten saiatuz.

Saiatu arren, animaliak ezin badu saihestu leku horietan pixa egitea, oso garrantzitsua da ibiltariak kontzientziatzea, keinu txiki batekin gernua diluitu dezaten, usain txarrak eta korrosioa saihestuz.

Ozpinak desinfektatzaile natural gisa jarduten du, eta usain txarra kentzen laguntzen du; beraz, konponbide erraza da eta guztion eskura dago.

Oso erraza da, botilatxo txiki bat eramatea baino ez da, urarekin eta garbiketa-ozpinarekin, eta edukia maskotaren pixaren gainera isurtzea, disolbatu dadin.

 

Deskargatu liburuxka

Liburuxka [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.