Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Gurutze Gorriak ekimena jarri du martxan adinekoen sozializazioa eta ongizatea sustatzeko

2025-02-03

Saioak otsailaren 11n eta 25ean izango dira

Adinekoen sozializazioa eta ongizatea sustatzeko helburuarekin, Gurutze Gorria Lasartek "Enrédate" ekimena jarri du martxan. Espazio honetan, adinekoek esperientziak partekatu, trebetasun berriak ikasi eta taldeko jarduerez gozatzeko aukera izango dute.

Programak adinekoentzako sare sozialen inguruko informazio-saioak, jarduera sortzaileak eta elkarbizitzarako une bat izango ditu, aperitibo osasungarri batekin amaituz. Hurrengo saioak otsailaren 11n eta 25ean, asteartez, izango dira Gurutze Gorria Lasarte-Oriaren egoitzan (Adarra kalea 1).

Lasarte-Oriako Udalak horrelako ekimenak babesten ditu, zahartze aktiboa eta udalerriko adinekoen arteko lotura sustatzen duten ekintzak sustatuz.

Parte hartu nahi dutenak izena eman dezakete 943 10 30 22 telefonora deituz, WhatsApp mezu bat bidaliz 647 371 526 zenbakira edo mezu bat idatziz manuel.decabo@cruzroja.es helbidera.

Lasarte-Oriako adinekoek komunikatzeko modu berriak deskubritzeko, ondo pasatzeko eta beren zirkulu soziala zabaltzeko aukera paregabea da hau.


Programazioa

  • 10:30h a 11:00h: SESIÓN INFORMAT​IVA. Red Social para personas mayores.
  • 11:00h a 12:30h: ACTIVIDAD “Manualidad ENREDATE con los números”
  • 12:30h a 13:00h: APERITIVO:  Chips de manzanas en Freidora de Aire
     

Informazio gehiago

  • Tokia: Gurutze Gorria Lasarte - Adarra kalea 1
  • Datak: Otsailaren 11 eta 25ean, asteartea
  • Kontaktua: 943 10 30 22 | WhatsApp: 647 371 526 | manuel.decabo@cruzroja.es