Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Guraso-elkarteei eskolaz kanpoko jardueretarako laguntzak eman zaizkie
Udalak 9.899 euro eman dizkie Lasarte-Oriako 3 ikastetxeetako Guraso Elkarteei eskolaz kanpoko jardueren programak finantzatzeko.
2021·11·02
Lasarte-Oriako Udalak 9.899 euro banatu ditu Lasarte-Oriako ikastetxeetako 3 Guraso Elkarteen artean, egiten dituzten eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko.
Landaberri Guraso Elkartea
Landaberri ikastetxeko Guraso Elkarteak 3.164 euro jasoko ditu, 6.846 euroko aurrekontutik, besteak beste, honako programa hauek gauzatzeko:
- Guraso Eskola
- Ikus-entzunezko materiala erostea
- Goiz txokoa
- Euskal krossa
- Txangoak
- Argazkia LH6
- Liburuak erostea
Burunzpe Guraso Elkartea
Burunzpe Guraso Elkarteak 4.465 euro jasoko ditu, 26.156 euroko aurrekontutik, besteak beste, honako programa hauek gauzatzeko:
- Goiz txokoa
- Aste Multikulturala
- Eskolaz kanpoko eta bulegoko materiala erostea
- Ikasturte amaierako jaia
- Eskolaz kanpoko jarduerak (ingelesa eta antzerkia).
Oriarte Guraso Elkartea
Oriarte Guraso Elkarteak 2.270 euro jasoko ditu guztira, 5.500 euroko aurrekontutik, honako programa hauek gauzatzeko, besteak beste:
- Guraso Eskola
- Materiala erostea
- Meditazio-tailerra
- Bideo bat egitea
- Familia-orientazioa.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu