Gozatu kanpainaren sariak banatu dira
2022·10·21
Aterpeko hainbat kide, sozioekonomiako zinegotzi Nuria Fernandez, Ramon Ormazabal eta Arantza Aldai bertan zirela, kanpaina honetako irabazleei sariak emateko ekitaldia aurkeztu zuten.
Ramon Ormazabal, Aterpeako kidea, Lasarte-Oriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eskertuz hasi zen. Era berean, eskerrak eman zizkien saltokietara joan ziren pertsona guztiei, pintxoez gozatzeko eta erosketa-txartelen zozketan parte hartzeko aukera izan baitute, 1.000 euroren balioarekin.
Guztira 70 establezimenduk hartu dute parte txarteletan, eta 7 tabernak pintxoekin: Bar Alai, Herriko Etxea, Arkupe Taberna, Avenida Taberna, Café-bar Buenetxea, Hiru Aldeta Taberna eta Viña del Mar Kafetegia.
3 pertsona izan dira sarituak; izan ere, gainerako irabazleak, erreserbak barne, ezin izan dira inola ere aurkitu. Beraz, zozketa berriro egingo da hurrengo bi sarituak ateratzeko eta saria emango zaie
Hauek dira 10 euroko 20 erosketa-txartel jaso zituzten irabazleak:
- Carmen Calvo
- Francisco Mateos
- Consuelo Ruiz
Txartelak urriaren 29ra arte trukatu ahal izango dira.
Ohikoa denez, Udalak eskerrak eman zizkion Aterpeari udalerriko kontsumoa dinamizatzeagatik. Nuria Fernandezen esanetan, “Elkarteak egiten dituen kanpaina hauek dibertitzen eta bertako merkataritza ezagutzen laguntzen digute”.