Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea “Gozatu! - Date un gusto” kanpainaren sari-banaketa
2024·11·05
Atzo, azaroaren 4ean, “Gozatu! - Date un gusto” kanpainaren sari-banaketa ekitaldia ospatu zen, Lasarte-Oriako ATERPEA Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak sustatua. Herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko eta bertako kontsumoa sustatzeko helburua duen ekimenak, aurten, 70 establezimenduren parte-hartzea izan du.
Azaroaren 14tik 26ra, kanpainara atxikitako merkataritza eta zerbitzuek 9.300 boleto banatu dituzte bezeroen artean, parte hartzen zuten establezimenduetan egindako erosketa bakoitzarekin. Boleto batzuetan pintxoak irabazteko sari zuzenak zeuden —bi pintxo boleto bakoitzeko—, kanpainan parte hartu duten 10 taberna eta jatetxeren batean dastatzeko. Sari zuzenik ez zuten bozetoak bezeroen datuekin bete eta erosketa-bonuak zozketan sartzeko aukera izan zuten.
Lasarte-Oriako BIDEO LAGUNAK dendan egin zen ekitaldia, eta, ATERPEAren izenean hainbat pertsonaz gain, Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak eta Nuria Fernandez Sozioekonomia zinegotziak parte hartu zuten.
Ekitaldi xume batean, 1.200 euro banatu ziren erosketa-baleetan, 200 euroko sei saritan banatuta. Irabazleak hauek izan zire: Máximo Lucio, Tito Cordero, Lenin López, Emma Delgado, Leire Rodríguez eta José Luis Perales. Txartelak ATERPEAra atxikitako tokiko saltokietan erabili ahal izango dira, azaroaren 16ra arte.
Behin ekitaldia amaituta, Agustín Valdivia alkateak ekimen honen garrantzia nabarmendu zuen tokiko merkataritza indartzeko: “Kanpaina hau Lasarte-Oriak bere merkataritza eta ostalaritza sarearekin duen konpromisoaren isla da. ‘Date un gusto-Gozatu’ bezalako ekimenei esker, gure establezimenduetan kontsumoa bultzatzen dugu eta guztien artean lotura sendoagoa sortzen dugu”.
Bestalde, Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotziak kanpainaren arrakasta azpimarratu zuen, aurten hirugarren edizioa betetzen baitu: “Oso pozik gaude ikustean urtetik urtera Lasarte-Oriako merkataritza eta ostalaritza ilusioz erantzuten dutela. Udaletik gure ekonomia lokala aberasten duten eta gure bizilagunak herrian kontsumitzera bultzatzen dituzten proiektuak babesten jarraituko dugu”.
“Date un gusto-Gozatu” kanpaina, hirugarren edizioan (2022-2024), Lasarte-Oriako merkataritza eta ostalaritza laguntzeko ekimen nagusietako bat bezala sendotu da, bertako kontsumoa sustatuz eta bizilagunen leialtasuna sarituz. Merkatari eta kontsumitzaileen erantzun positiboarekin, ekimen honek Udalaren eta ATERPEAren konpromisoa berresten du tokiko garapen ekonomikoarekin eta gertuko kontsumoa sustatzearekin.