Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Kontzertuak Okendo Plazan izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da. Aldez aurretik, zumbako masterclass-a 17:00etan izango da, eta batukada, 18:00etan.
Programa honen helburu nagusia da gazte eta nerabeei (12-25) kultura-programazio erakargarri bat eskaintzea, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz. Iazko denboraldiko arrakastaren ondoren, emanaldi berriak burutuko dira Gipuzkoako lurraldeko herri ezberdinetan: Irunen, Eibarren eta Arrasaten geldialdia egin ondoren, oraingo honetan Lasartera iritsiko da musika programa, maiatzaren 18an hain zuzen, eta Anita Parker eta DJ Markelin izango ditu kartel buru. Kontzertuen aurretik, zumba masterclass bat izango da eta Dimbi Danba taldeak batukada emanaldia eskainiko du.
Masterclass zumba
Ordutegia: 17:00
Musika onenarekin dantzatzeko aukera izango duzu, aldi berean, zure gorputza mugituz.
Dinbi Banba batukada
Ordutegia: 18:00
Soinu alaiak eta dantzatzeko aproposak erabiliz, bere batukada ikusten duen edonor mugiarazteko ahalmena du Dimbi Danba taldeak.
Anita Parker
Ordutegia: 19:00
Anita Parkerrek bigarren diskoa, Karatain estudioetan grabatua, aurkeztuko du. Elektro-swing generoa lantzen jarraitzen dute, baina bigarren disko hau aurrekoa baino elektronikoagoa da. Honetaz gain, rap, rock eta bolero estiloetako arrastoak disko berri honetan ere igarri egiten dira. Taldeak 60 kontzertu baino gehiago eskaini ditu urte betean.
DJ Markelin
Ordutegia: 20:30
DJ Markelin-ek energiaz eta dinamikotasunez beteriko show-ak eskaintzeko trebetasuna du. Speaker-a izanik, giro ezin hobea sortzeko ahalmen berezia duen DJ-a da, eta publikoa txunditzea du helburu. Bertaratutakoek, musika emanaldiaz gain, animazio bereziaz gozatzeko aukera ere izango dute (opariak, konfetia...).