Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2021eko aurrekontu parte-hartzaileak
2021·07·13
Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) lau urte daramatza herritarren proposamenak entzuten eta Aldundiaren aurrekontuetan sartzen.
Horregatik, 2. fasea abian jarri dute ekainaren 30etik uztailaren 25era arte. Fase horretan, herritarrek, egokitzat jotzen dituzten 5 proposamenak aukeratu ahal izango dituzte hautatutako 18 proposamenen artean.
Horrenbestez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako pertsona orok parte hartu ahal izango du eta bere proposamenak helarazi ahal izango ditu bitarteko hauen bidez:
- Online bidez: ww.gipuzkoa.eus/partaidetza
- Posta arrunta: helmugan ordaindutako frankeoaren bidez
- Aurrez aurre: herritarrei informazioa eta arreta emateko bulego nagusian, Gipuzkoa plazan (beheko solairua).
- Lasarte-Oriako partaidetzarako postontzien bidez: kiroldegia, udaletxe zaharra, emakumearen zentroa, Gazteleku, kultura-etxea eta Mirentxu etxea.
Azken aukera horretan, parte hartzeko epea amaitutakoan, Udalak postontzietako gutun-azalak jasoko ditu eta Aldundiari helaraziko dizkio.