Generozko Indarkeriaren aurkako Eguna ospatuko da Lasarte-Orian, hainbat ekitaldi eginez
2020·11·18
Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak eta Berdintasuneko zinegotzi Lourdes Acevedok aurkeztu zituzten Udalak azaroaren 25ean egingo dituen ekitaldiak. Alkateak kontzientziazioaren garrantzia azpimarratu zuen indarkeria matxistaren gaitz sozial horren aurka borrokatzeko.
Izaskun Oronoz arloko teknikariak eta Maite berdintasuneko teknikariak azaldu zuten ekitaldien programa.
Hauxe da programa:
Asteartean, azaroak 17
Haurrentzako ipuin kontaketa Hori zuk ezin duzu egin. Zergatik? Beatriz Egizabalekin Kultur Etxean. Egina.
Ostegunean, azaroak 19
19:00 Zinegoak "Bilboko Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia" film laburren proiekzioa Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Ostiralean, azaroak 20
18:00 Gazteen arteko harremanei buruzko gaiak lantzeko bideo-foruma Gaztelekuan
Igandean, azaroak 22
19:00 Cholitas filmaren proiekzioa Manuel Lekuona Kultur Etxean. Sarrera: 5,50 €.
Asteazkenean, azaroak 25
12:00 Kontzentrazioa Okendo plazan.
Ostegunean, azaroak 26
19:00 Lasarte-Oriako "Beldur Barik" lehiaketaren sari banaketa Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan.