Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Bortizkeria matxistaren aurkako Eguna ospatuko da Lasarte-Orian, hainbat ekitaldi eginez
2019-11-15
Lourdes Acevedo berdintasuneko zinegotziak eskerrak eman zizkien lagundu duten pertsona eta entitate guztiei, horiek gabe ezingo bailitzateke horrelako jarduerarik egin, eta gaineratu zuen instituzioen, entitate sozialen eta herritarren artean batera egin beharreko lana dela. Gogoratu zuen bortizkeria matxista estrukturala dela eta arlo guztietatik heldu behar zaiola: laguntza soziala, sostengu juridikoa, kontzientziazioa, prebentzioa...
Izaskun Oronoz arloko teknikariak eta Joana berdintasuneko teknikariak azaldu zuten ekitaldien programa.
Hauxe da programa:
Azaroaren 15etik 30era
Nuestros cuerpos, territorios diversos erakusketa. Emakume-zentroan
Asteartean, azaroak 19
18:00 Norbait zerbait egiten, 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ipuin-kontaria. Manuel Lekuona kulturetxeko liburutegian.
Asteazkenean, azaroak 20
18:00.- Berdintasunaren inguruko solasaldia. Biyak Bat pertsona erretiratuen etxean
Ostegunean, azaroak 21
19:00.- Lasarte Oriako Beldur Barik lehiaketa lokalaren sari-banaketa Kulturetxeko hitzaldi-aretoan.
Ostiralean, azaroak 22
19:30 Helduentzako antzerkia: Encaje roto, Makelur taldearen eskutik, Manuel Lekuona kulturetxean. Sarrera: 3 €
Igandean, azaroak 24
19:00 Sofia filmaren emanaldia. Manuel Lekuona kulturetxeko aretoan. Sarrera: 5,50 €.
Astelehenean, azaroak 25
12:00 Elkarretaratzea Okendo plazan. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean.
Asteazkenean, azaroak 27
19:00 Bertso-antzerkizko ikuskizuna: “Erradikalak ginen”. Manuel Lekuona kultur etxean. Sarrera: 3 €.
Ostiralean, azaroak 29
17:30 Alarma Morea kontzertua eta solasaldia. Gaztelekuan.