Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Gabonetako jarduerak bertan behera

Udalak Gabonetan aurreikusitako jarduerak bertan behera utzi behar izan ditu Covid19 dela eta

2021·12·20

Ohikoa denez, Gabonetako kultur eta jai egitarauaren barruan, zenbait jarduera antolatu eta prestatu ziren egun horietarako. Hala ere, gaur egungo egoera kontuan izanda, eta Lasarte-Orian 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 1.200 kasutik gorakoa dela ikusita, Udalak ekitaldi horiek bertan behera uztea erabaki du, hala nola Santo Tomas, Umeen Gabonetako Parkea eta Uraren Jaia.

Olentzerori eta Errege Magoei harrera Ttakunek eta Megabak antolatzen dute, hurrenez hurren. Bi elkarteak lanean ari dira harrera horiek ahalik eta seguruenak izan daitezen, egoera epidemiologikoa dela eta.