Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Gabonetako garaian, merkatuetan saltzen den “erratza”ren lege egoera
2021-12-21
Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio hau helarazi digu:
Gabonetako datak aproposak dira apaingarrietarako elementu naturalak erabiltzeko. Bestalde, gure gizartean ingurumen-kontzientzia zabaltzen doan heinean, espezie jakin batzuen erabilera mugatzen duten kontserbazio-neurriak hartu dira; espezie horietako batzuk dekorazio-helburuekin erabiltzen direlarik. Hori da gorostiaren kasua (Ilex aquifolium), duela zenbait hamarkada babestu zena eta naturan biltzeko duen debekua oso ezaguna dena.
Horren ordez, erabilera apaingarrirako balio dezaketen jatorri naturaleko elementu alternatibo ugari daude. Hala ere, bi zuhaixken kolore gorri biziko fruitu txikien antza dela eta, gorosti ezagunaren ordezko gisa erabiltzen den espezieetako bat erratza da (Ruscus aculeatus),.
Zentzu horretan, gogoratu behar da erratza, Fauna eta Flora Kontinentaleko Espezieen Euskal Katalogoan ere agertzen dela (2011/01/10eko Agindua. 2011/02/23ko EHAA) Interes Bereziko Espezieen kategorian, gorostia dagoen kategoria berean. Horrenbestez, Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko onartu berri den Legearen 74.2.a artikulua aplikagarria zaio, artikulu horrek hura biltzea edo hondatzea debekatzen duena.