Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Gabon kantak
Zero Sette Akordeoi Orkestra, Lasarte-Orian (Gipuzkoa) sortu zen, 1987ko urtarrilaren 10ean.
Orkestrak lortu dituen sari garrantzitsuenen artean honako hauek aurkitzen dira: lehen sariak Ourenseko Akordeoiaren XXXV. Lehiaketa Nazionalean, Madrilgo “Reina Sofía”, XVII. Nazioarteko Lehiaketan eta Cedeirako (A Coruña) I. Akordeoi Lehiaketan.
Zero Sette Akordeoi Orkestrak bost alditan parte hartu du Torrelavegan urtero ospatzen den “Cantabria” Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan; bertan, lau lehenengo sari eta bigarren sari bat lortzeaz gain, lehiaketa garrantzitsu honetako orkestrarik sarituena izatearen titulua lortzeagatik Urrezko Akordeoia jasotzen du.
Nazioarteko eremuan, Andrézieux-Bouthéoneko (Frantzia) Akordeoiaren “Grand Prix” Internazionalean eta Ginebrako (Suitza) Akordeoiaren “Grand Prix” Internazionalean lortutako zilarrezko dominak nabarmentzen dira. Horiek guztiak Goi eta Ohorezko mailatan.
Gertuago, hainbat kontzertu eskaini ditu: León, Medina del Campo (Valladolid); Villanueva de la Serena eta Almendralejo (Badajoz); Coria, Jaraiz de la Vera, Plasencia, Cáceresko Auditoriuma (Cáceres); Petrer (Alicante); Lalín (Pontevedra); Reinosa (Cantabria); Guadarrama (Madril) eta hainbat eta hainbat Euskalherri mailan.
Orkestrak baita ere, Italian, Frantzian eta Alemanian ospatutako hainbat akordeoi Jaialdietan ere parte hartu du.