Ferra bilatzera anima zaitez Aterpearen kanpaina berrian!
2021·11·15
Kanpaina ia altxor bat bilatu behar balitz bezala da, baina horren ordez urre koloreko ferra bat bilatu behar da.
Ferra hori erakusleihoetan egongo da ikusgai, eta establezimenduaren barruan erakusleihorik ez duenaren kasuan, astebetez.
Kanpainari atxikitako 50 establezimenduak hiru taldetan banatu dira; horrela, 3 aste daude ferra bilatzen parte hartzeko.
Astero, hainbat saltokik herritarrek bilatu behar duten ferra izango dute erakusgai. Erakusleihoetatik pasatu behar dute, ferra bilatu, eta aurkitzen dutenean, argazki bat atera eta facebook edo instagramera igo. Gainera, Aterpea jarraitu beharko dute aukeratutako sare sozialean, eta zozketan sartuko diren bi lagun etiketatu.
Argazki guztien artean 2.000 euro zozketatuko dira, azaroaren 15ean hasi eta abenduaren 5ean amaitzen den kanpaina honetan parte hartzen duten establezimenduetan gastatzeko.
1. taldeak urrezko ferra erakutsiko du azaroaren 15etik 21era. 2. taldeak, hurrengo astean, azaroaren 22tik 28ra, eta 3. taldeak, azaroaren 29tik abenduaren 5era.
Horrela, lehenengo taldeak amaitu ondoren, urre koloreko ferra kendu eta 2. taldea hasiko da parte hartzen. Eta beste hainbeste 3. taldearekin ere.
Kanpainaren oinarriak eta parte hartzen duten saltokiak kontsultatzeko, eskaneatu kartelaren QR kodea edo sartu « www.aterpea.es/ferrarenbila » helbidean.
Agustin Valdivia alkateak Aterpeak dituen ekimen horiei balioa eman nahi izan zien, herritarrek tokiko merkataritza ezagutu dezaten eta Lasarte-Orian dagoen merkataritza guztiaren berri izan dezaten.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.