Ez ohiko Udalbatzarra (Apirilak 15)
2021·04·14
Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.
Gai-zerrenda honako hau da:
-
Deialdiaren urgentziaren onarpena.
-
2020 ekitaldiko likidazioaren dosierraren berri ematea.
-
2020 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
-
Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko dosierra, 2021/ 1 zenbakiaz identifikatua, onestea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Kontu Auzitegiaren 2019ko ekitaldiko auditoria-txostenaren berri ematea.
-
Oinarriak onartzea eta Lasarte-Oriako Udalak udalerriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzu pertsonalen sektoreetan Ekonomia suspertzeko eman beharreko aparteko laguntzen deialdi berria egitea. Horretarako, jarduera prestatzeko inbertsioak egingo dira, COVID-19 aurre egiteko.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.