Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea udalarekin tramiteak egiteko

2022-01-10

Udalak herritarrei gogorarazten die ez dela beharrezkoa aurretik hitzordurik eskatzea beren udaleko bulegoetara joateko

Covid-19ak eragindako egoera zela medio, eta ahal zen neurrian jende-pilaketak eta/edo kutsatzeko arriskua saihesteko, Udalak aldez aurretik hitzordua eskatzeko beharra ezarri zuen denbora batez, administrazioarekin edozein tramite egiteko.

Hala ere, orain dela hilabete batzuetatik, aurretik hitzordua eskatzeko behar hori kendu egin zuen, kirol-instalazioen erreserbarako izan ezik; beraz, gogorarazi nahi dugu udaleko bulegoetara joateko baldintza bakarrak maskara jantzita eramatea eta segurtasuneko tartea mantentzea direla.

Kirol-instalazioen erreserba honako esteka honetan egin daiteke:

http://tramiteak.buruntzaldea.eus/