Express saioak doan Maialen Chourraut kiroldegian
2022·03·12
Saioen deskribapena:
Monitorearen gidaritzapean egingo diren 20 minutuko iraupena duten saio laburrak dira. Bertan, gorputzaren atal ezberdinetako gihardura lantzeko ariketak egingo dira, saio bakoitzean zonalde zehatz bateko gihardura landuz. Ariketak, intentsitate altuko entrenamendu interbalikoan oinarrituko dira, beti ere, ariketen exekuzio egokia lehenetsiz.
- CORE: Gorputz enborreko giharduran zentratuko da.
- BEHE ATALA: Hanken gihardura lantzeko ariketetan zentratuko da.
- GOI ATALA: Bular, sorbalda eta besoetako gihardura lantzeko ariketak egingo dira.
- HIIT ERRONKA: Partaideei indar-erresistentzia erronkak proposatuko zaizkie.
Izen-ematea:
Bi Aukera daude izen emateko:
- Online izen ematea: www.tramiteak.buruntzaldea.eus webgunetik.
- Kiroldegiko harreragunean telefonoz edo presentzialki.
Izen emate bakarra egin ahal izango da aldi bakoitzean. Hurrengo izen-ematea egin ahal izateko, aurreko saioaren epea pasata izan behako da.
Egunak, ordutegia eta lekua:
Express saioak astelehen eta ostegunetan 19:05ean emango dira Maialen Chourraut kiroldegiko Squash pistan, martxoaren 14tik apirilaren 7ra.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.