Aplikazio habiaratuak
Prozesu partehartzaileak
Hasierako onespea: Terrazak eta mahaitxoak jartzeko jabari eta erabilera publikoko lurzorua okupatzea arautzen duen ordenantza
30·03·2022
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
30/03/2022
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
17/05/2022
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
07/10/2022
Gaur egungo fasea
Lasarte-Oriako udalbatzarrak, 2022ko martxoaren bederatzian egindako ohiko bilkuran, hasierako izaeraz onetsi du ostalaritzako jardueren osagarri diren terrazak eta mahaitxoak jartzeko jabari eta erabilera publikoko lurzorua okupatzea arautzen duen ordenantza.
Horren bidez, espedientea jendaurrean jartzen da 30 egun balioduneko epean, interesatuek espedientea azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten.
Ordenantzaren testua Udaleko Hirigintza departamentuan eta udalaren webgunean dago eskuragarri (Herritarren Partaidetza atalean).
Adierazitako informazio-epea igaro eta erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ez bada, ordura arte behin-behineko erabakia behin betiko hartu dela ulertuko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.
Lasarte-Oriako udalerrian, gero eta lurzoru publiko gehiago erabiltzen da ostalaritzako jardueraren osagarri diren terrazak jartzeko, eta nahasmen handia dago instalazio horien inguruan, berariazko araudirik ezagatik. Hala, gaur egun, udal-lizentzian baldintzak jarriz osatzen da gabezia hori. Hori horrela izanik, udalak uste du beharrezkoa dela lurzoru publikoaren okupazio horiek gehiago eta zehatzago arautzea, ordenantza baten bitartez.
Bide publikoan terrazak jartzeko eskaerak herritarren ohitura-aldaketekin batera etorri dira. Besteak beste, 42/2010 Legeak tabakoaren kontsumoari buruz ostalaritzaren arloan ezartzen dituen neurriek eragin dituzte aldaketa horiek. Lehen, lokalen barruan eremu iraunkor eta itxiak instalatzeko eskaerak egiten zituzten; orain, berriz, mahai eta aulkidun terraza irekiak edo egitura itxiak dituzten terraza babestuagoak jartzeko baimenak eskatzen dituzte gehienbat.
Araudi honen bitartez, batetik, ostalaritzak espazio publikoaz egiten duen erabilera arautu nahi da, jarduera horrek modu berezian aprobetxatzen baitu espazio hori, eta, hala, espazio publikoen erabilera komuna babestu nahi da, pertsona guztiek baitute eskubide hori, neurri berean. Eta, bestetik, bizilagunek atsedenerako duten eskubidea babestu nahi da, herritarrengan oso sustraitua dagoen eta udalerriko ekonomian eragin handia duen ostalaritzako jarduera aurrera eramateko eskubidearekin batera.
Zerbitzu-jardueren sarbide librerako 17/2009 Legea eta merkataritza eta zerbitzu jakin batzuk liberalizatzeko premiazko neurriei buruzko 2012ko abenduaren 26ko 12/2012 Legea kontuan izanik, ordenantza honen bitartez, espazio publiko horien erabilera eta aprobetxamendu berezi horiek arautzen dira. Horretarako, baimen administratiboak emango dira, udal-lizentzia bitartez, jabari eta erabilera publikoko ondasunak erabiltzen direlako, betiere kontuan izanik lurzoru publikoaren erabilera desberdinak, horien intentsitatea, mugak eta, oro har, herritarren eta, partikularki, jarduera horien bezeroen interesak.
Halaber, terrazak zer garaitan instala daitezkeen arautzen da, Lasarte-Oriako Udaleko ordenantza fiskalarekin bat. Hala, ostalaritzako jarduera aurrera eramateko udalerrian egokienak izan daitezkeen garaiak zehazten dira.
Ordenantza hau honako balio hauetan oinarritzen da:
- Erabilera komun orokorrak eta, bereziki, oinezkoen igarobideek duten lehentasuna. Alegia, jarduerak ez du eragotzi behar herritarrek erabilera publikoko espazioetara joateko duten eskubidea, eta, beraz, joan-etorri horiek erosotasunez eta segurtasunez egiteko kondizioak bermatu behar dira.
- Hiri-paisaiako zuhaitzak, parterreak eta landareak eta beste hiri-altzari batzuk babestu behar dira.
- Zerbitzu publikoen funtzionamendua bermatu behar da; bereziki, larrialdi-zerbitzuak eta lurpeko azpiegiturak.
- Pertsonek ingurune osasuntsu bat izateko duten eskubidea babestu behar da.
Erlazionatutako berriak
2021·10·21
Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko eta erakusketa bat egiteko
2020·10·22
Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin
Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko, erakusketa bat egiteko eta Udalarentzako taila bat egiteko. Aurtengo erakusketa azaroaren 5etik 15era bitartean izango da, 18:00etan, Antonio Mercero gunean
2018·04·16
Zure enpresa nola sortu eta kudeatu
Maiatzak 8 eta 9 Lanbidek “zure enpresa nola sortu eta kudeatu” ikastaroa antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.
2020·03·06
Zumbako V. Maratoia Loidibarren frontoira lekualdatuko da
Bihar larunbaterako, martxoak 7, euria egingo duela aurreikusten denez gero, Zumbako V. Maratoiaren jarduera Loidibarrengo frontoira eramango da