Aplikazio habiaratuak
Prozesu partehartzaileak
Nekazaritza-ustiategietara bideratutako eraikinak hobetzeko eta modernizatzeko laguntzen oinarrien ordenantza egiteko aurreko jendaurreko erakustaldian
20·07·2023
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
2023/07/19
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
2023/09/10
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
Gaur egungo fasea
Lasarte-Oriako Udalak nekazaritzako ustiategietarako eraikinak hobetzeko eta modernizatzeko laguntzen ordenantza onartzeko izapideak hasiko ditu.
Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak berrikuntza batzuk ezarri ditu administrazio publikoen legegintza-ekimenari eta erregelamenduak egiteari dagokienez; besteak beste, etorkizuneko arauak uki ditzakeen herritarren eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzeko beharra.
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearenak, honako hau xedatzen du 133. artikuluan:
«1. Lege- edo erregelamendu-proiektua edo - aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bideratuko da, administrazio eskudunaren webatariaren bidez. Bertan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasoko da, honako hauei buruz:
- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
- Onartzeko beharra eta egokitasuna.
- Arauaren helburuak.
- Egon daitezkeen ordezko irtenbide erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak».
Lasarte-Oriako Udalaren helburua laguntzen ordenantza 2023ko azaroa baino lehen onartzea da, hilabete horretan laguntzen deialdia egiteko.
ORDENANTZA ONARTZEKO BEHARRA ETA EGOKITASUNA
Lasarte-Oriako Udalak laguntzak eman nahi ditu Lasarte-Oriako lurzoru urbanizaezinean dauden nekazaritza-ustiategietarako eraikinak hobetu eta modernizatzeko, ustiategien ekoizpen-egiturak hobetzeko, berrikuntza eta teknologia berrien erabilera barne, eta ustiategien higiene-baldintzak eta animalien ongizate-baldintzak hobetzeko.
ARAUAREN HELBURUAK
Laguntzen bidez, udalerriko lehen sektorea sendotu nahi da, ekoizpen-sarea mantentzen saiatu, eta nekazaritza-sektoreko jarduerak desagertzea saihestu.
Ordenantza tramitatu baino lehen beharrezkoa da herritarren parte-hartzea, haien proposamenak jasoz. Kontsulta publikoa abuztuaren 8ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:
- Posta elektroniko honen bidez: idazkaria@lasarte-oria.eus .
- Iradokizunak Udaleko Erregistro Orokor Elektronikoan edo aurrez aurre aurkeztea – (Kale Nagusia 22), 09:00etatik 14:00etara.
- Webgunean: http://www.lasarte-oria.eus/eu/partehartzea