Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Euskotreneko geltokian gaueko ordutegian egin beharreko lanak
Zamakoa enpresak, Euskotrenek Lasarte-Orian duen geltokia hobetzeko lanen esleipendunak, jakinarazi du obra horiek gauez egingo direla urriaren 23tik aurrera.
2022·10·24
Zamakoa Eraikuntza enpresak Euskotrenek gaur egun gure herrian duen geltokiaren estalkia hobetzeko obrak hasi dituela jakinarazi dio Udalari.
Obra horiek gauez egin behar dira, obra egiteko katenariatik gertu garabiak erabiltzeari uko egiten zaiolako, eta beraz, ezinbestekoa da tentsioa etetea, horrek trenen zirkulazioa eragotziko duelarik.
Enpresak jakinarazi du lan horien eragozpenak gutxitzen saiatuko direla, eta hilabete eta erdi inguruko iraupena izango dutela.
Zamakoa Eraikuntza enpresak barkamena eskatu du sor ditzakeen eragozpenengatik. Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu