Euskarazko lanbide heziketak aukera gehiago ematen ditu
2021·04·28
Jon Antxordokik, Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak adierazi du urtearen garai honetan gazte asko ari dira erabakitzen zein lanbide ziklotan eman izena. Ez da erabaki erraza izaten eta Buruntzaldeko Udalek laguntza eskaintzen diegu gazte horiei, eta animatu, ikasketa horiek D ereduan, euskaraz, egitera.
Buruntzaldeko udalek eta ikastetxeak konpromisoak ari dira lantzen, ikasleak lantokiko prestakuntza egitera doazen enpresetan praktikaldi horiek ere euskaraz egiteko. Enpresek begi onez hartu dute egitasmoa, euskaraz trebatutako langileek balio erantsia ematen baitiote enpresaren jardunari, eta gainera, eragina izaten baitute gainerako langileen hizkuntza erabileran.
Gainera, erdi-mailako heziketa-zikloa euskaraz egiten dutenek euskarazko B1 titulua baliokidetuta izango dute eta goi-mailakoek, berriz, B2a, administrazioko 2. hizkuntza-eskakizunaren edo perfilaren parekoa.
Lidia Alcerrekak, herriko sarreran, Donostia Etorbidea 5-ean kokatuta dagoen Eraikin Adimendunen Garapen Iraunkorreko Lanbide Heziketako zentroko zuzendariak, adierazi zuen Lasarte-Orian ere badagoela Heziketa Zikloak ikasteko aukera. Zehazki, beraien ikastetxean eraikuntzarekin lotutako erdi-mailako bi ziklo (Eraikuntzako Teknikaria alde batetik eta, Barruko Obrak, Dekorazioa eta Birgintzeko Teknikaria beste alde batetik) eta goi-mailako ziklo bat (Eraikuntza-Obrak Antolatzeko eta Kontrolatzeko Goi-Mailako Teknikaria ) dutela adierazi du.
Ikasleei D, B nahiz A ereduan matrikulatzeko aukera ematen zaie eta aukerak dauden guztietan eskolak euskaraz ematen dira, izan ere irakasle gehien-gehienak gaituta daude.
Informazio gehiago nahi duena, bertara joatera edota beraien weba (https://eagi.eus ) bisitatzera gonbidatu ditu.