Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Euskararen X. Maratoia 2022an ospatuko da

Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak, Euskararen X. Maratoiko zortzikotea osatuko duten kideekin batera, Euskararen X. Maratoia urtebetez atzeratzea erabaki du berriz

2021·05·25

Antolaketa lan batzuk aurreratuta daude iaztik, baina Euskararen Maratoia ospatu behar denean, ondo, bere izaerak eskatzen dituen baldintza guztiekin, ospatu behar dela lehenetsi dutela adierazi du Jon Antxordoki Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak.

Mari Karmen Ormazabalek, Ttakuneko lehendakariak ere, gauza bera azpimarratu du, Euskararen Maratoia erdizka egiten hasiz gero, ez dela Euskararen Maratoia eta behar dituen baldintzak ziurtatzeko urtebete gehiago itxaron behar baldin bada, hala egingo dugula azpimarratu zuen.

Edozein kasutan, herritar guztiei gogoratu diete euskaldun izan edota izan nahi dugun guztioi irekitako plaza izango dela Euskararen X. Maratoia eta herritar guztiok gaudela gonbidatuta bertan parte-hartzera, bakoitzak nahi edota ahal duen eran