Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Euskaraldiaren 3. edizioa ostiralean hasiko da

Euskaraldiaren 3. edizioa ostiralean hasiko da. Txapak asteazkenean eta ostegunean banatuko dira.

2022·11·16

Euskaraldia, hizkuntza ohiturei astindu bat emateko ariketa soziala, azaroaren 18an hasiko da, ostiral honetan,. Aurtengoa hirugarren edizioa da, eta pasa den edizioetan bezala, Lasarte-Orian Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak elkarlanean antolatzen dute.

Pasa den edizioetan bezala, herritarrek ahobizi nahiz belarriprest rolak har ditzakete, eta entitateek ere parte hartuko dute ariguneak osatuz.

Egitasmoak iraungo dituen hamabost egunetan herritarrek txapa eramango dute jantzita identifikatzaile gisa, beren  ingurukoei parte hartzen ari direla jakinarazteko. Txapa horiek azaroaren 16an eta 17an, asteazken eta ostegunean, banatuko dituzte Udaleko Euskara Zerbitzuko langileek eta Ttakun Kultur Elkarteak, Okendo plazan, 10:00etatik 13:00etara goizetan eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldetan.

Era berean, Euskaraldian izena emandako entitateek ere Ariguneen identifikatzaileak bertan jasotzeko aukera izango dute. Horrez gainera, izena eman gabe duten herritarrek ere bertan izena eman ahal izango dute.