Euskara ikasteko beka eskatzeko epea luzatu du Udalak
2020·06·26
Dagokion ikastaroa euskaltegi batean bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu behar izaten dute interesatuek eskaera, baina ikasturte honetan euskara ikastaroren bat hasi eta 2020ko otsailaren 29tik aurrera ikastaroa bukatu dutenek Lasarte-Oriako Udalari diru-laguntza eskatzeko epea data horretara luzatu du Udalak.
Neurri hori hartu du Udalak Covid-19ak sortutako egoerak ekarri dituen baldintzapenak kontuan hartuz, komenigarria ikusi duelako herritarrei erraztasunak ematea eskaerak egiterako orduan. Are gehiago, eskaera udaletxeko erregistroan presentzialki aurkeztu nahi dutenek aldez aurreko hitzordua hitzartzeko eskatu zaiela eta Udalak berak arazoak eduki ditzakeela guztiak garaiz eta aldez aurretik zehaztuta zegoen epearen barruan egin ahal izateko.
Eskaera on-line egin nahi duenak, berriz, www.lasarteoria.eus orrira joan eta Idatzi eta dokumentuen sarrera botoian klikatuta egin dezakete.