Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Euskara ikasteko aukera etxetik gertu, buruntzaldeko euskaltegietan
2024·09·12
Asko izan ohi dira irailaren hasieran euskara ikasteko asmotan diren herritarrak. Horietako askok euskara-maila bat eskuratzea dute helburu, beste batzuek ezagutzan eta erabileran aurreratu nahi dute.
Horientzako guztientzako eskaintza osatua daukagu gure eskualdean, herri guztietan baitago euskaltegi bat gutxienez, guztira zortzi izanik Buruntzaldean euskara ikasteko aukera eskaintzen duten euskaltegi homologatuak.
Ikasturte hasiera honetan, euskaltegiek euren eskaintza zabaltzen dute, maila eta ordutegi aukera anitzarekin: aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntza edo online ikastaroak, gurasoentzako ikastaroak, mintzamena hobetzeko edo hizkuntza eskakizunak prestatzeko ikastaroak...
Lasarte-Oriako euskaltegien informazioa:
Udal Euskaltegia
- Bekokale bidea 1
- 943 361 621
- euskaltegia@lasarte-oria.eus
- Matrikulazio-epea: irailak 2-20
Muntteri-AEK Euskaltegia
- Geltoki kalea 17 - behea
- 607 625 233
- lasarte@aek.eus
- Matrikulazio-epea: irailak 2-24
Bestalde, aukera osagarriak ere eskaintzen dira, hala nola Lasarte-Oriako Solaskide programa, egunerokoan euskara erabiltzeko zailtasunak edo aukera gutxi dituzten pertsonen ikaskuntza-beharrak asetzeko. Batez ere, ahozko gaitasuna eta hitz jarioa hobetzea dute helburu.>
Dirulaguntzak
Buruntzaldeko udalek diru laguntzak ematen dituzte herritarrentzat, herri bakoitzaren baldintzen arabera.
Lasarte-Oriako udalaren diru-laguntzei buruzko informazioa: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU083127160
Buruntzaldeko diru-laguntzei buruzko informazioa: https://euskara.buruntzaldea.eus/dirulaguntzak