Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Euskal Jaietako Proba Mistoan lehiatzeko taldeak osatzeko deialdia
2026-06-15

Apirila amaieran iragarri bezala, aurten Euskal Jaiak irailaren 26an ospatuko dira. Egitaraua uztailean aurkeztuko bada, antolatzaileek iragarri dute Herri Kirol erakustaldia izango dela, eta, bertan, koadrila, elkarte, eragile edo seikotea osatzen dutenen arteko Proba Mistoa izango da.
Eta seikoteak osatzeko deialdia luzatu dute. Momentuz, talde batek baieztatu du bere parte-hartzea. Hain zuzen, aurreko asteburuan ospatu ziren Zabaletako Festetako Proba Mistoan garaile atera zen seikotea. Zirikatzaile agertu dira gainera, eta, erronka bota dute euren aurka lehiatu nahi duten “elkarte, eragile edota koadrilei gure kontra lehiatzeko”.
Proba Mistoan parte-hartzeko seikoteak osatu behar dira. Egin beharreko lanak hauek dira (aurrerago zehaztuko dira arauak): trontza-mozketa, txinga-eramatea, lokotxa-lasterketa, pisu-arrastaketa eta korrika saioa.
Izena-emateko, berriz, antolatzaileekin jarri behar da harremanetan aitor@kulturatelier.eus e-posta helbidera idatziz.
