Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Euskal Jaietako herri-bazkarirako txartelak salgai jarri dira

2026-09-15

Bazkaria 200 lagunentzako izango da eta Ttakun Kultur Elkartean eros daitezke.

Irailaren 26an ospatuko den Lasarte-Oriako Euskal Jaia ate-joka dugu eta, dagoeneko salgai jarriko dira Askatasunaren plazan egingo den herri-bazkarirako txartelak. 14:30ean izango da, eta, bi berrikuntza modura, bi menu izango dira familiek seme-alabekin batera joan ahal izateko: helduena (iberikoak, entsalada mistoa, baserriko-oilaskoa eta txerri-saiheskia parrilan, limoizko sorbetea, kafea eta edariak), 25 €ko prezioarekin; eta, haurrena (iberikoak, urdaiazpiko kroketak, baserriko-oilaskoa parrilan, izozkia eta edariak), 15 €ko prezioarekin. Haurren zaintza gurasoen ardura izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Aurtengo edizioan 200 txartel jarriko dira salgai, iazko kopuru bikoitza. Txartelak Ttakun Kultu Elkartearen bulegoan eskura daitezke ordutegi honetan: irailaren 11ra arte (egun hori barne) ordutegi honetan: 9.00-15.00 (astelehenak, 12.00-15.00; eta, ostiralak, 9.00-12.00); eta, irailaren 14tik 22ra (biak barne), 09:00-13:00 eta 16:00-18:00 (astelehen goiza eta ostiral arratsaldea itxita). Jai-egunetan itxita egongo da bulegoa.