Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Etxeko eta merkataritzako hondakinen ordenantzari alegazioak aurkezteko epea zabalik maiatzaren 27ra arte

Jadanik argitaratu da Etxeko eta merkataritzako hondakinen ordenantzaren hasierako onespena. Horrekin, dokumentuari alegazioak aurkezteko epea ireki da, maiatzaren 27an amaituko dena.

2022·05·11

Lasarte-Oriako udalbatzarrak, 2022ko apirilaren zazpian egindako ohiko bilkuran, hasierako izaeraz onetsi Etxeko eta merkataritzako hondakinen ordenantza.

Horren bidez, espedientea jendaurrean jartzen da 15 egun balioduneko epean, interesatuek espedientea azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten.

Ordenantzaren testua Udaleko Zerbitzu Publikoak departamentuan eta udalaren webgunean dago eskuragarri (Herritarren Partaidetza atalean).

Adierazitako informazio-epea igaro eta erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ez bada, ordura arte behin-behineko erabakia behin betiko hartu dela ulertuko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.

2018an, Europar Batasunak zenbait direktiba onetsi zituen, besteak beste honako direktiba hauek berrikusteko: hondakinei buruzko direktiba markoa, ontziei buruzko direktiba, balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuei buruzko direktiba, pilei eta metagailuei buruzko direktiba, eta gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinei buruzko direktiba. Direktiba horiek Europako Batzordearen Ekonomia Zirkularreko Ekintza Planeko “Hondakinen Paketea” deritzona osatzen dute, eta pakete horren helburu nagusia da hondakinen kudeaketa hobetzea, arreta berezia jarriz udal-hondakinen kudeaketan. Neurri multzo horren bidez udal-ekintza zehazten da, eta produktuen bizi-zikloaren “zirkulua itxi” nahi da, prebentzioa eta birziklapena areagotuz eta hondakinak berrerabiltzeko prestaketa bultzatuz; era horretan, baliabide naturalen erabilera eraginkorra eta arrazionala bermatu nahi da, eta energia aurreztea eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea lortu nahi da.

Horrela bada, hondakinen kudeaketari buruzko ingurumen-politikek lotura zuzena dute klima-aldaketaren ondorioak maila lokalean arintzearekin. Hori dela eta, Europar Batasunaren helburu estrategiko eta politika berriekin bat egiteko, gaikako bilketako eta birziklapeneko tasa altuak lortu beharko dira, besteak beste ekonomia zirkularraren bidez eta lehengaien eta baliabide naturalen kontsumoan aurreztuz. Ildo horretan, Europako Hondakinen Direktiba Markoan adierazten denez, 2025erako hondakinen % 55 berrerabiltzeko prestatu eta birziklatu beharko dira; 2030erako, hondakinen % 60; eta 2035erako, % 65.

Horregatik, txartelaz irekitzen den edukiontzi marroia ezarri zuen 2017an Lasarte-Oriako Udalak, bihohondakinen gaikako bilketazerbitzua eskaintzeko. Zerbitzua ezartzeko unean informazio-kanpaina bat egin zen, eta 2020an errefortzu-kanpaina bat, baina, hala ere, hondakinen jatorriko bereizketaren emaitzak ez dira iristen lortu nahi den mailara, eta gaikako bilketaren tasa % 46an gelditu da.

Adierazitako helburuak betetzeko, herritar guztien parte-hartzea eta inplikazioa ezinbestekoak dira, eta, horregatik, Hondakinen Ordenantza hau eta bertako edukiak eta ebazpenak idatzi dira, ingurumenaren arloan anbizio handiz ezarritako helburu berriak betetzeko, klimaaldaketaren aurka borrokatzeko, eta osasun publikoko politikak betetzeko, ekonomia zirkularra bultzatuz.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.