Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Prozesu partehartzaileak

Etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko udal ordenantza idatzi aurreko kontsulta publikoa

Ordenantza hau egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian matxoaren 10 arte herritarren proposamenak jaso ahal izateko.

10·02·2022


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

10/02/2022

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

15/03/2022

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Dokumentu erlazionatuak

Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

Hondakinen arloan udalerriak duen arazo nagusietako bat azken urteetan lortutako gaikako bilketa-tasa txikia da, %46,2an geldituta geratu baita, hain zuzen, indarrean dagoen araudian helburutzat ezarritakoa baino kantitate txikiagoan. Hori dela eta, etxe- eta merkataritza-hondakinak kudeatzeko udal-ordenantza idaztea proposatzen da, Europako Hondakinen Esparru Zuzentarauan ezarritako hondakinen prebentzio-, murrizketa-, berrerabilpen- eta birziklatze-helburuak betetzeko. Zuzentarau hori 2018an berrikusi zen, eta helburu nagusia hondakinen kudeaketa hobetzea da, udal-hondakinen kudeaketan arreta berezia jarriz. Alde horretatik, Europako Esparru Zuzentarauak ezartzen du hondakinen prestaketak eta birziklatzeak % 55ekoa izan behar duela 2025. urtean, % 60koa 2030. urtean eta % 65ekoa 2035. urtean.

Onartzeko beharra eta egokitasuna

Gaur egun, Lasarte-Oriako Udalak ez du etxeko eta merkataritzako hondakinak arautzen dituen ordenantzarik; beraz, legezko premia da, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 22/2011 Legearen 12.5 artikuluaren arabera.

Neurriaren egokitasunari dagokionez, Lasarte-Oriako Udalak duela gutxi aurkeztu du hondakinak kudeatzeko udal-sistema berri baten proposamena: lurpean dauden edukiontziak kentzea, hondar-zati irisgarrietarako edukiontzi berriak jartzea, txartel bidezko irekiera-sistemarekin, eta hondakinen uharteak berrantolatzea, hori guztia hondakinak birziklatzeko prestakuntza bultzatzeko eta udalerrian hondakinen gaikako bilketa-tasa handitzeko. Ordenantza izateak berekin dakar helburu horiek betetzeko tresna bat edukitzea.

Arauaren helburuak

Arauaren helburua da segurtasun juridikoa ematea udalerriko etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketa berriaren garapenean, Hondakinen Esparru Zuzentarauan hondakinak prestatzeko eta birziklatzeko ezarritako helburuak lortu ahal izateko, eta, horretarako, zerbitzua emateko sistema, erabiltzaileen egoera, betebeharrak eta eskubideak eta dagokion zehapen-araubidea finkatzea.

Izan daitezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak

Udalak arlo horretan araudirik ez duenez, ez da arrazoizkoa ezer ez egiten jarraitzea. Beraz, ezinbestekoa dirudi aipatutako Ordenantza arautzea.

Bestalde, ez dago aukera ez-arautzailerik. Izan ere, lortu nahi diren helburuak honako hauen bidez baino ezin dira lortu: jarduketak aurreikustea, betebeharrak eta ordena juridikoko mugak ezartzea, eta administrazioko arau-hausteak tipifikatzea. Jarduketa horien eduki eta irismen orokorrak kontuan izanda, xedapen arauemaile batean baino ezin dira gauzatu, hau da, udal-ordenantza batean, erregelamendu-izaera juridikoa duenean.

Kontsulta publikoa martxoaren 10ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:

Erlazionatutako berriak

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

2021·10·21

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko eta erakusketa bat egiteko

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin

2020·10·22

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin

Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko, erakusketa bat egiteko eta Udalarentzako taila bat egiteko. Aurtengo erakusketa azaroaren 5etik 15era bitartean izango da, 18:00etan, Antonio Mercero gunean

Zurlanketa ikastaroa

2024·02·23

Zurlanketa ikastaroa

Zura zizelkatzeko ikastaro bat egitea gustatuko litzaizuke?

Zure enpresa nola sortu eta kudeatu

2018·04·16

Zure enpresa nola sortu eta kudeatu

Maiatzak 8 eta 9 Lanbidek “zure enpresa nola sortu eta kudeatu” ikastaroa antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.

Zumbako V. Maratoia Loidibarren frontoira lekualdatuko da

2020·03·06

Zumbako V. Maratoia Loidibarren frontoira lekualdatuko da

Bihar larunbaterako, martxoak 7, euria egingo duela aurreikusten denez gero, Zumbako V. Maratoiaren jarduera Loidibarrengo frontoira eramango da