Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak Basaundi Bailarako Hiri Berroneratze Proiektua gainbegiratzeko bisita egin du

2024-10-15

2024ko urriaren 14an, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, Denis Itxaso, Lasarte-Oriako Basaundi Bailarako auzora bisitan joan zen...

2024ko urriaren 14an, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, Denis Itxaso, Lasarte-Oriako Basaundi Bailarako auzora bisitan joan zen Agustín Valdivia alkatearekin batera, bertan egiten ari den hiri berroneratze proiektuaren aurrerapenak gainbegiratzeko. Ekimen honek, 8 milioi eurotik gorako inbertsioarekin, 119 etxebizitzaren birgaitze integrala du helburu, 12 ataritan banatuta, baita auzoko espazio publikoen berritzea ere.

Bisitak iraun zuen bitartean, Itxasok herritarren parte-hartzearen garrantzia azpimarratu zuen proiektu hauetan, eta berroneratze urbanistikoak ez direla espazioak hobetzeaz soilik arduratzen, baizik eta komunitatearen beharrei entzun eta erantzuteaz ere. Bestalde, Agustín Valdivia alkateak pozik agertu zen irisgarritasun eta energia-eraginkortasunaren arloan lortutako aurrerapenengatik, eta horrek bizilagun askori, adinekoak gehienak, beren etxeetan bizi izaten jarraitzeko aukera emango diela baldintza hobeetan.

Basaundi Bailarako proiektua BERPIZTU programaren eta   baitan kokatzen da, eta Europako Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatzen du. Obrak eraikinetan igogailuak instalatzea eta Kanpoko Isolamendu Termikoaren Sistema (SATE) ezartzea barne hartzen ditu, energia-eraginkortasuna hobetzeko.

Bisitak iraun zuen bitartean, beste gai batzuk ere landu ziren, hala nola, Lasarte-Oria "eremu tentsionatu" izendatzeko aukera. Hori gertatuz gero, alokairuen prezioak kontrolatzeko eta etxebizitza eskuragarrien eskaintza hobetzeko neurriak hartzeko aukera egongo litzateke. Gainera, Valdiviak sailburuari babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) garatuko diren eremuak erakutsi zizkion, eta Oriagain-en 100 etxebizitza sozial eraikiko direla nabarmendu zuen, horietako 40 kolaboratiboak izango direlarik.

Proiektu honek argi erakusten du Eusko Jaurlaritzaren, Europako Batasunaren eta Lasarte-Oriako Udalaren arteko lankidetza, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, etxebizitza-politika berritzaile eta iraunkor baten bitartez.