Asteburu honetan auzoetako ikastaroak jarraitzen dute
2021·05·20
Maiatzeko eta urriko larunbatetan ikastaro batzuk egingo dira udalerriko hainbat auzotan.
Larunbat honetan Zabaleta eta Atsobakaren txanda izango da.
Zabaleta: Basotxo Plaza (Euria egiten badu, frontoian), 12:00etan
Ipuin kontalaria: Istorio harrigarriak eta dibertigarriak kontatuko dira.
Atsobakar: Atsobakar Parkea (Pergola estalian), 11:00etan
Kotoizko jantzien tindaketa sortzaile tailerra: Bakoitzak ekarritako kotoizko kamisetak edo oialak kolore eta forma zoragarriz tintatuko ditugu.
Izen-ematea ikastaroaren unean bertan egiten da, baina lekua mugatua izango da, egungo inguruabarrak kontuan hartuta.
AUZOAK | EGUNA | ORDUTEGIA | DATA | AUZOA |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 05/15 | Oria |
Baratza Tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 05/15 | Zumaburu |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 05/22 | Zabaleta |
Kotoizko jantzien tindatze sortzaile tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 05/22 | Atsobakar |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 05/29 | Sasoeta |
Elementu naturalekin estanpatzeko tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 05/29 | Oria |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 10/09 | Zumaburu |
Txapa tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 10/09 | Sasoeta |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 10/16 | Atsobakar |
Azazkal tailerra | larunbata | 11:00-13:00 | 10/16 | Zabaleta |
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.