Asteburu honetan auzoetako ikastaroak jarraitzen dute
2021·05·27
Maiatzeko eta urriko larunbatetan ikastaro batzuk egingo dira udalerriko hainbat auzotan.
Larunbat honetan Sasoeta eta Oriaren txanda izango da.
Sasoeta: Jaizkibel Plaza (euria egiten badu, Gaztelekuan), 12:00tan
Ipuin kontalaria: Istorio harrigarriak eta dibertigarriak kontatuko dira.
Oria: Brunet Parkea, 11:00etan
Elementu naturalekin estanpazio tailerra: Lehendabizi elementuak bilatu eta aukeratu, gero tintatu eta azkenik guk ekarritako kamisetan edo oihalean estanpatu.
Izen-ematea ikastaroaren unean bertan egiten da, baina lekua mugatua izango da, egungo inguruabarrak kontuan hartuta.
IKASTAROAK | EGUNA | ORDUTEGIA | DATA | AUZOA |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 05/15 | Oria |
Baratza Tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 05/15 | Zumaburu |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 05/22 | Zabaleta |
Kotoizko jantzien tindatze sortzaile tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 05/22 | Atsobakar |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 05/29 | Sasoeta |
Elementu naturalekin estanpatzeko tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 05/29 | Oria |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 10/09 | Zumaburu |
Txapa tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 10/09 | Sasoeta |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 10/16 | Atsobakar |
Azazkal tailerra | larunbata | 11:00-13:00 | 10/16 | Zabaleta |