Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Gogorarazi behar da zabalik dagoela eskola-materiala erosteko laguntza eskatzeko epea urriaren 1era arte.

Lasarte-Oriako dendetan 2021-2022 ikasturterako eskola-materiala erosteko laguntzak eska daitezke Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi-mailako LHko ikasleentzat. Laguntzak 110, 90 edo 50 eurokoak dira, eta haien barruan sartzen da material informatikoa eta testuliburuak erostea.

2021·09·09

Programak 15.000 euroko aurrekontua du, eta 40.001 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familientzat da.

Aurten, programaren helburua da eskola-adineko haurrak dituzten familiei laguntzea COVID-19aren pandemiak larriagotutako krisi-garai honetan, eta, horrez gain, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea.

Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Aurten, arrakala digital handia dagoela frogatuta geratu ondoren, laguntzen barruan sartzen da material informatikoarekin erlazionatutakoa erostea, testuliburuez gain. Urrats berri bat da laguntza horiek baliagarriago egiteko.

Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:

  • 25.000 eurotik beherako diru-sarrerentzat, 110 €;
  • 25.001 eta 33.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 90 €;
  • 33.001 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 50 €.

Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak dituzten familiek, berdin delarik zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa delarik eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea, 2021ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean. Laguntza berarentzat eskatzen duen ikasleak eta haren eskatzaileak 2021ko urtarrilaren 1etik etenik gabe erroldaturik egon beharko dute.

Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako tiketen edo faktura sinplifikatuen jatorrizkoak. Tramitazioa on-line egiten bada, agiri horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 1era bitartekoa izango da.

 

Informazioa deskargatu

Triptikoa [pdf]