Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Establezimenduak udal bonuen kanpainara atxiki daitezke
Udalak 2022ko udal-bonuen kanpainarekin bat egin nahi duten establezimenduei eskatu die aurkez dezatela eskaera ofiziala Udaleko Erregistroan. Azaroaren 18an itxiko da izena emateko epea.
2021·11·16
Ezinbesteko izapide hori aurrez aurre (9:00etatik 14:00etara) edo telematikoki egin ahal izango da, udalaren webgunean agertzen den egoitza elektronikoaren bidez (www.lasarte-oria.eus). IFZ duten establezimenduen kasuan, nahitaezkoa da egoitza elektronikoaren bidez egitea. Oinarrietan azaltzen da nola egin. Mezu horretan bertan, oinarrietarako esteka bat agertzen da.
Hona hemen aurkeztu beharreko dokumentazioa eta erabili beharreko ereduak:
- I. eranskina. Atxikitzeko eskabidea.
- II. eranskina. Betekizunei buruzko zinpeko aitorpena.
- NANaren kopia (pertsona fisikoak)
- IFZren kopia (pertsona juridikoak-enpresak)
- Ordainketak sartzeko Kontu Arruntaren titulartasun-ziurtagiria.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu