Esleitu dira Sasoetako ikastetxe publikoaren sarrera berriko obrak
2022·03·22
Lasarte-Oriako alkateak, Herritarren Partaidetzarako zinegotziarekin batera, laster hasiko den obra aurkeztu du. Ikastetxerako oinezkoentzako sarbidea da, Loidi Barren pilotalekuaren atzetik, Loidi-Barren eta Zumaburu eremuetatik sartzea erraztuko duena.
Alkateak nabarmendu zuen obra honen helburua ikastetxeko sarrera Kalbario bidetik arintzea dela, eta horrela, ibilgailuen zirkulazioa eta ikasleen pilaketa murriztea ikastetxean sartzeko eta irteteko orduetan. Gauzatzeko epea 3 hilabetekoa da.
Proiektuaren arabera, sarbide berri bat egingo da, gutxienez 2,00 m-ko zabalera izango duena, Maialen Chourraut udal-kiroldegitik eta Loidibarren udal-pilotalekutik ikastetxeko joko-kantxetaraino.
Hormigoi inprimatuzko oinezkoentzako 2 m-ko zabalerako ibilbide bat egitea aurreikusten da, %6ko gehieneko maldarekin, ibilbide-hasierako eskailera baten alternatiba gisa. Ibilbide osoan barandak eta eskudelak egongo dira.
Proiektuaren arabera, autobiako hustubide-hodia jasotzeko kanalizazio bat egingo da, eta LED teknologiarekin argiteria publikoaren sarea handituko da bide berria argitzeko.
Nagore Duranek gogorarazi zuen 2021eko aurrekontu parte-hartzaileetan onartutako proiektuetako bat dela, eta hiru urtean zehar ikastetxeetan egin beharreko inbertsioetarako planean sartuta dagoela, baina udalak finantzatuko duela oso-osorik.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.