Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Esleitu da Geltoki kaleko ur-hornidurako kanalizazioa eta irisgarritasuna hobetzeko obra

Asfaltados y Construcciones Morgak 237.995 euroan egingo du lan hori. Lanen bidez, ur-hornidurako kanalizazioa ordeztuko da eta Geltokirako irisgarritasuna hobetuko, Iñigo Loiolatik Hipodromo hiribidera.

2022·02·25

Ur-hornidurako kanalizazioa

Hainbat konponketa egin dira galdaketa-hodian, eta, horregatik, udal-zerbitzu teknikoek egokitzat jo dute hura ordeztea, bai eta zuntz-zementuzko hodia ere.

Instalatutako sarea burdinurtu nodularrekoa izango da, eta Geltoki kalearen eta Iñigo de Loiola kalearen arteko bidegurutzean konektatuko da sare orokorrera; gainera, zuntz-zementuzko hodien tartea kendu egingo da.

Irisgarritasuna

Lasarte-Oriako 2017ko Irisgarritasun Planarekin bat etorriz, proiektuaren eremu horretan bertan irisgarritasunaren arloan deskribatutako hobekuntzak lantzen ditu proiektuak.

Geltoki kalea jarduteko lehentasun handieneko bide gisa identifikatu da Planean, eta, funtsean, irisgarritasun-gabeziak ditu oinezkoentzako pasabideetan. Hala ere, hutsune horiek, batez ere, zoladura desegokiagatik dira.

Bestalde, Lasarte-Oriako hiri-eremuan ibilgailuen trafikoa moteltzearen aldeko apustua egiten dute udal-politikek, 30 (km/h) zonak sortuz.

Horretarako, oinezkoentzako pasabideen zoladura berrituko da, eta galtzadaren gainean zabalduko da, aparkaleku gisa erabiliko den eremua okupatuko delarik. Azken neurri horrek, oinezkoei segurtasun handiagoa emateaz gain, ibilgailuen zirkulazioa moteltzen lagunduko du, norabide bakarreko bideetako zebra-bideetan 3,50 metroko bide-zabalera uzten baitu.

Irisgarritasuna hobetzeko eta trafikoa moteltzeko helburu berberekin, Manuel Lekuona kultur etxearen parean, oinezkoentzako pasabidea aldatu egin da, pasabide garai bihurtzeko. Geltokiko eta Hiribideko bidegurutzean. Hipodromoan, eraberritu egingo da gaur egungo goiko pasabidea, ez baitago behar bezala eginda.

Azkenik, Geltoki kaleko 12. eta 14. zenbakien artean oinezkoentzako pasabide berri bat egitea eta eraikuntzako zenbaki bikoitiei dagokien espaloia zabaltzea aurreikusten du proiektuak, oinezkoen pasabide berriaren eta Iñigo Loiolakoaren artean, eta lehen 2.95m zabal zena 3.85 m-koa izango da aurrerantzean.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.