Eskolako materiala erosteko laguntzak eskatzeko epea hasi da
2020·09·03
Ekainean onartu ziren laguntzak, eskola-adineko haurrak eta 40.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei zuzenduak, familia horiei sostengua emateko eta eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan erostea bultzatzeko helburuarekin.
Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:
- 25.000 eurotik beherako diru-sarrerentzat, 110 €
- 25.001 eta 33.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 90 €
- 33.001 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 50 €
Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen edo bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan, Batxilergoan eta LH Erdimailako Zikloan eskolatutako adingabeak dituzten familiek eta Lasarte-Orian erroldatuta, berdin delarik zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa delarik eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea, 2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean.
Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako faktura originalak edo tiketak. Tramitazioa on-line egiten bada, sinestamendu horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1tik urriaren 1era arte izango da.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.