Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Eskailera mekanikoak itxita San Frantzisko eta Arranbide kaleetan
San Frantzisko kaleko eta Arranbide kaleko eskailera mekanikoak itxita egongo dira bihar, otsailak 19, irristadak eta erorikoak saihesteko tratamendu ez-labaingarria emateko
2021·02·18
Aste honetan zehar, herriko beste eskailera mekaniko batzuetan ere egin dira tratamendu ez-labaingarri horietarako lanak, baina ez da beharrezkoa izan horiek ixtea.
Eskailera mekanikoak eta igogailuak mantentzeko Diputazioaren bitartez egindako kontratuaren bidez, Orona enpresa arduratuko da lan hori egiteaz, 9.822,78 euroko kostuarekin.
Udalak barkamena eskatu du horrek sor ditzakeen eragozpenengatik.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu