Erakusleihoen lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien
2021·12·26
Agustin Valdivia alkateak, Nuria Fernandez Sozioekonomia zinegotziak, Miguel Angel Prieto eta Arantza Aldai Aterpeakoek eta Mikel Corta Rural Kutxakoak sariak banatu zizkieten abenduaren 13tik 18ra bitartean egindako erakusleihoen lehiaketako irabazleei.
Miguel Angel Prieto, Aterpeko presidentea, eskerrak emanez hasi zen, Lasarte-Oriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik jasotako babesagatik, baita Rural Kutxari, epaimahai eta parte hartu duten establezimenduei ere.
Aterpea saria, epaimahai popularraren Gabonetako mezurik onenaren saria, herritarrek erakusleihoetara ateratzen eta sare sozialetara igotzen joan diren argazkien bidez Imagine Jantzi Dendak irabazi zuen, bigarren geratu zen Dulce Tentación eta hirugarren Ventanas Alcar.
Rural Kutxa sariari dagokionez (epaimahai profesionalaren saria), oraingo honetan Amaia Gonzalez Caballero dantza-eskolako Amaia Gonzalez Caballerok, Jubilatuen Etxeak, Rural Kutxak eta Marta Zulaikak (Eusko Jaurlaritzako teknikari gisa) osatzen zuten epaimahaia. Guztiek eman zuten beren balorazioa irabazlea Ventanas Alcar izan zen, bigarren Ormazabal Loradenda eta hirugarren Mercería Aritza.
Erosketetarako 200 euroren bonuen saria Marian Iparragirrerentzat izan zen.