Erakusleihoen lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien
2020·12·26
Agustin Valdivia alkateak, Nuria Fernandez Sozioekonomia zinegotziak, Miguel Angel Prieto eta Arantza Aldai Aterpeakoek eta Mikel Corta Rural Kutxakoak sariak banatu zizkieten abenduaren 14tik 18ra bitartean egindako erakusleihoen lehiaketako irabazleei.
Miguel Angel Prieto, Aterpeko presidentea, eskerrak emanez hasi zen, Lasarte-Oriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik jasotako babesagatik, baita Rural Kutxari, epaimahai eta parte hartu duten establezimenduei ere.
Ekimen honetan 18 establezimenduk hartu dute parte: Imagine jantzi-denda, Ola enmarkazioak, Viteri mobilak, Izaguerri loteria-administrazioa, Ormazabal loradenda, Mauxa mertzeria, Marbell ile-apaindegia, Aritza mertzeria, Clover sukaldeak, komunak eta berrikuntzak, Kaizen altzariak eta dekorazioa, Soraya Gallego micropigmentación, Silvia Luis Arbizu finken administrazioa, Dulce Tentación, Alcar leihoak, Noaoa bidaiak, Mabelm moda, Alba moda, Oihana estetika
Aterpea saria, epaimahai popularraren Gabonetako mezurik onenaren saria, herritarrek udalerrian postontzietan banatu ziren flyerren bidez emandakoa, Ormazabal loradendarentzat izan zen, hura gertatu baitzen irabazle herritarrek emandako ia 400 botoen artetik.
Rural Kutxa sariari dagokionez (epaimahai profesionalaren saria), oraingo honetan Amaia Gonzalez Caballero, Jubilatuen Etxeak eta Rural Kutxak osatzen zuten epaimahaia. Guztiek eman zuten beren balorazioa irabazlea Alcar leihoak izan zen.
Erosketetarako 200 euroren bonuen saria Maria José Jimenezentzat izan zen.