Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Emakumeen Etxearen etorkizuneko araudiari buruzko iradokizunak aurkezteko epea zabalik

2026-11-04

Lasarte-Oriako Udalak Emakumeen Etxearen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko prozesua abiatu du. Herritarrek, elkarteek eta kolektiboek abenduaren 1era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren iradokizunak eta ekarpenak.

Lasarte-Oriako Udalak aurretiazko kontsulta publikoa ireki du Emakumeen Etxearen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko araudia osatzeko. Kontsultaren helburua da etorkizuneko araudiaren inguruko iritziak eta proposamenak jasotzea, herritarren parte-hartzea sustatuz.

Araudiak Emakumeen Etxearen antolaketa, funtzionamendua, sarbidea eta erabilera zehaztuko ditu, baita bertan garatuko diren jarduerak, programak eta zerbitzuak ere. Espazio honen helburua da emakumeen ahalduntzea sustatzea, indarkeria matxisten aurka borrokatzea eta Lasarte-Oria feministagoa eraikitzea.

Iradokizunak aurkezteko epea abenduaren 1era arte egongo da zabalik. Interesa duten pertsonek, elkarteek, erakundeek eta kolektiboek Udalaren Erregistro Orokorraren bidez edo berdintasuna@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzita egin ahal izango dituzte ekarpenak. Iradokizunetan, aurkezten dituen pertsona edo erakundea identifikatu eta kontsulta publiko honi erreferentzia egin beharko zaio.

Kontsultaren dokumentua eta informazio guztia hemen dago eskuragarri.