Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Prozesu partehartzaileak

Lasarte-Oriako etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ordenantzaren aldaketa egin aurreko kontsulta

Kontsulta eta entzunaldia 2025eko ekainaren 13tik 2025eko ekainaren 26ra egongo dira zabalik

12·06·2025


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

2025/06/12

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Dokumentu erlazionatuak

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 133. artikuluan ("Herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea") ezartzen duenez, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bideratuko da.

Kontsulta hori ez dago araututa; izan ere, Konstituzio Auzitegiak eskumenen ordenaren kontrakotzat jo du artikulu horren gainerakoa, 4. apartatuaren lehen lerrokada izan ezik, maiatzaren 24ko 55/2018 Epaiaren bidez. Edonola ere, ordenantza proiektua egin aurretik kontsulta publikoa egin behar da.

Lasarte-Oriako etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ordenantzaren aldaketa egin aurreko kontsulta egitea aurreikusten du.

Lasarte-Oriako Udalak eguneratuta eduki behar du ematen dituen zerbitzuak erregulatzen dituen araudia, bete nahi dituen beharrizan aldakorretara egokitzeko, bai eta dauden baliabide eta arauen aldakortasunera egokitzeko ere. Beharrezkoa da egungo araudia berrikustea arau berri bat egiteko eta onartzeko, eta, gainera, tokiko erregelamenduahalaren egikaritzak izan behar dituen eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioak errespetatzea bere artikulu guztietan.

Kontsulta eta entzunaldia 2025eko ekainaren 13tik 2025eko ekainaren 26ra egongo dira zabalik

Udalaren aurrean beren proposamenak aurkezteko gonbita egiten zaie hala uste dutenei. Udalaren Erregistro Orokorraren bidez egin ahal izango dira, aurrez aurre (Okendo plaza 1) 9:00etatik 14:00etara, edo online, www.lasarte-oria.eus helbidean.