Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Gaztelekuko jarduerak aurkeztu dira

Agustin Valdivia alkateak eta Txus Alonso Gazteria zinegotziak Gaztelekuan egingo diren gazte-jarduerak eta -tailerrak aurkeztu zituzten

2022·03·29

Lasarte-Oriako gazteei aisialdirako aukera ludiko-hezitzaile bat eskaintzeko asmoz, Lasarte-Oriako Udalak jarduera programazio zabala eskaintzen du, batez ere Gaztelekuko instalazioetan.

Ekintza hauekin Lasarte-Oriako gizarte-bizitzan parte hartzea sustatu nahi dugu, eskulan, prestakuntza, arte, jolas eta aisialdiko jardueren bidez. Trebetasunak sustatuz, gizabanakoen gaitasunak eta ezaugarriak indartuz, baina balioetan oinarritutako hezkuntza, autonomia pertsonala, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, aniztasunarekiko errespetua eta tolerantzia sustatuz eta euskara erabiltzeko aisialdi-guneak sustatuz.

Jarduera horiek ekainaren erdialdera arte luzatuko dira, eta batzuk ordaindu egin beharko dira, eta beste batzuk doakoak izango dira. Jarduera horietan izena ematen duten guztien artean patinete elektriko bat zozketatuko da.

Gainera interesatzen zaizun jarduera aurkitzen ez baduzu, ideiak proposatzeko modalitate bat proposatzen dizugu 5+1 ikastaro irekiak, gazteek zuzendutako eta sustatutako jarduera berriak sortzen laguntzeko.

Prezioa duten jardueren kasuan, izen-ematea egindakotzat joko da erreserba egin eta ikastaro bakoitzerako ezarritako kuota ordaindu denean, betiere, apirilaren 25a baino lehen, honako formula huetakoren bat

erabilita:

1. Banku-helberideratzea. Kargua zure kontura bidaliko dizugu, eta, horretarako, Kulturetxeko bulegoetan entragatu beharko duzu banku-helbideratzearen inprimakia.

2. Datafono bidez ordaintzea. Hurbildu zaitez Kulturetxera eta ordaindu ikastaroaren zenbatekoa.

 

Artea eta emozioak

4 adin-talderentzat dira: 3-4 urtekoentzat, 5-6 urtekoentzat, 7-9 urtekoentzat eta 10-12 urtekoentzat. Herritarrek 5+1 formatuaren baitan eskatutako ikastaroa da.

Sormen eta arte-diziplinen bidez, hala nola arte plastikoak eta dantza -mugimendua, haurrak askatasunez adierazteko, esperimentatzeko, jolasteko eta ikasteko espazioa emozioen adierazpena eta integrazioa ardatz hartuta.

Shuffle

Berezko erritmoa duen dantza mota da, blues eta jazzarekin lotua dagoena, non klake pausuak erabiltzen diren gaur egungo musika erabiliz.

Perkusio tailerra

Perkusioaren oinarrizko nozioak ikasten ditugun bitartean, erritmo desberdinekin esperimentatzeko eta lantzeko tailerra.

Kortoak mugikorrarekin

Telefono mugikorra erabiliz, film labur bat grabatzeko eta editatzeko beharrezkoak diren teknikak eta erremintak ikasi.

Kamisetak tintatzea eta margotzea

Diseinatu eta pertsonalizatu zure kamisetak tintatzeko, margotzeko eta estanpatzeko hainbat sistema erabilita.

Henna Tattoo

Henna erabili gure azala apaintzeko. Tattoo bat diseinatzen eta marrazten ikasteko tailerra.

Escape room morea

Joan den edizioko Escape room-aren arrakasta ikusita, Escape room morea izeneko beste bat proposatu da, apirilaren 8an izango dena. 17:30etik 20:00etara egingo da, 30 minuturo, gehienez 6 partaideko taldeekin.

Eskola-laguntzako tailerra

Jarduera hau 12 eta 18 urte bitarteko ikasle guztiei zuzenduta dago, baldin eta edozein ikasgaitan zalantzak badituzte. Zalantzak argitzen eta etxeko lanak egiten lagunduko dizugu.

Jarduera honen helburua ez da akademia bat izatea, baizik eta ikasketetara biltzeko gune bat, non eskolako ikasgaien ikasketetan sortu ahal izan diren zalantzak galdetzeko norbait izango duzuen.

Zer dira Ikastaro irekiak?

5+1 ikastaro irekiak Udalak sustatutako ekimena da, eta gizarte- eta kultura eremuan izan daitezken ikastaro edo tailer berrien sorrera bultzatu nahi du udalerrian.

Herritarrak egin nahi duen ikastaroa edo tailerra proposatu ahal izango du, baina gutxieneko parte-hartzaile kopurua izateko, ikastaro edo tailer hori egiteko interesa duten beste 5 pertsona bildu beharko ditu. Udalak ikastaro hori antolatzeko konpromisoa hartuko du.

Zer ikastaro proposa dezakezu?

Aisialdiarekin, kulturarekin, gazteriarekin, hezkuntzarekin edo elkarkidetasunarekin lotura dutenak; iradokizun tradizionalak, originalak, egungoak edota berritzaileak izan daitezke. Arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, zinema, makillaje eta estetika, zumba, hip-hop, zirkoa, gastronomia, arropa diseinua, estanpazioa, teknologia berriak.

Ikastaroak edo tailerrak luzeak, laburrak edo egun batekoak izan daitezke; parte-hartzaileek erabakiko dute zenbateko iraupena izatea behar duten.

 

Liburuxka deskargatu

Liburuxka [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.