Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Ekaineko udalbatzarraren ohiko bilkura
Eli Corbacho Gonzalez
Orain dela 2 Urteak aldatuta.
2022-06-07
Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du ekaineko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.
Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:
- 2022ko maiatzaren 12an eta ekainaren 2an ospatutako udalbatzarren akten onarpena.
- Informazio batzordeetan ELOP udal taldeko kideen izendapenaren kontu ematea.
- Alkatearen 2022/2357 dekretuaren berri ematea, bere garaian Udaltzaingoaren Buruzagitzan emandako ordezkaritza ezeztatzeari buruzkoa.
- Animaliak babesteko eta edukitzeko udal ordenantzaren aldaketa onartzea.
- Lasarte-Oriako etxeko eta merkataritzako hondakinen Udal Ordenantza behin betiko onartzea.
- Hainbat lanpostuen hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data atzeratzeko proposamena onartzea.
- Bateragarritasun eskaera ebazteko proposamena onartzea.
- Galdera eta erreguak.