Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak
Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak
2018·12·04
- Abenduaren 6an, 18:00etan, Gabonetako argiak piztutzea, eta Gabonetan zehar piztuak egongo dira.
- 15an, 20:00etan, Brigidatarren komentuan, Alboka Abesbatzak eguberrietako kantak abestuko ditu.
- 19an, 19:00etan, Kulturetxean, Musika Eskolak Eguberrietako kontzertu tradizionala eskainiko digu.
- Hilaren 21ean, San Tomas Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:00etatik 20:00etara, Ttakunekin.
- Hilaren 22tik 31ra, Eguberrietako Haur-Parkea izango da, hiru gunetan: Michelingo pilotalekuan, pista estalian eta Bitarte pistan.
- Hilaren 24an, bestela izan ez zitekeen moduan, Olentzero Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan:
- 12:30 Txokolate jana
- 16:45 Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria
- 18:00 Ekitaldia Olentzero, Mari Domingi, Xixuko eta Porrotzekin. Gutunak jasoko dituzte.
- 18:30 Ttirriki Ttarraka Musika Eskola
- 26an, 17:00etan, haur antzerkia 10 urte, Tomaxen abenturak Kultur Etxean. Sarrerak 3,80 euro.
- 28an, 19:00etan, Gospel Christmas Night kontzertua eskainiko dute Goikalen.
- 29an, 20:00etan, Black Harmony Gospel Singers-ek goi mailako kontzertua eskainiko dute Kultur Etxean.
- Urtarrilaren 5ean Erregeen Desfilearekin emango zaio bukaera egitarauari:
- 16:30-17:45 Errege Magoen ongi etorria Brigidatarren Komentuan.
- 18:30 Desfilearen irteera Oriatik izango da eta Okendo plazan amaituko da.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu